Jarduera-programa Galdakaon Memoria Historikoa berreskuratzeko

Maiatz guztietan, Galdakaok ekimen-programa bat du agendan, Memoria Historikoa berreskuratze aldera. Galdakao Gogora Elkarteak eta Udalak ekintza eta lan batzuk bultzatu dabez oroimenaren eskutea bizturik mantentzeko.

Gogora Erakundeak eta Galdakaoko udalak datorren eguaztenean, Galdakaora datorren "Memoriaren plaza" erakusketa ibiltariaren zehaztasunak aurkeztuko dabez. Era berean, maiatzaren 18an, ohiko ekitaldi instituzionala burutuko da, 1937an Galdakaon jasandako bonbardaketak gogoratzeko, eta une haretan izandako biktimen omenez.

Era berean, udalaren web-orrian Memoria Historikoari edegi jakon atala aurkeztuko da, bertan hainbat lan eta dokumentazio konpilatuz.

Joan dan apirilean, trintxera estaldu bat berreraiki eta Burdin Hesiaren seinalizaio-lana amaitu da zati batean, maiatzean izango doguzan jarduera guztiak hasi aurretik.

Bestalde, Galdakao Gogora alkarteak, udalaren laguntzaz, Memoriaren Astea edukiz beteko dau bikaintasunez beste behin.

Zazpigarren edizino honetako programa:

Maiatzak 12, zapatua.

9:00etan, Udaletxe aurrean

Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua, Galdakao Gogora elkarteko kideekaz.

Maiatzak 15, martitzena.

19:30ean, Gandasegin

"Galdakaoko emakumeen bizipenak" ikus-entzunezkoaren emanaldia eta solasaldia emakumeekaz.

Maiatzak 17, eguena.

19:30ean, Gandasegin

"Orue txaleta oroimenean", Mónica Calvo antropologoaren berbaldia Bilboko emakumeen kartzelaren inguruan.

Maiatzak 19, zapatua.

9:00etan, Udaletxean

Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua, Galdakao Gogora elkarteko kideekaz.

Erakusketa:

Emakumea eta gerra

Gandasegiko eskolan. Maiatzak 14-18. Ordutegia: 18:30-20:30