- Castellano
- Euskera
Ikus-entzunezko espektakulu bategaz amaiera emongo jake, ekainaren 2an, Galdakaoko memoria historikoaren aldeko ekintzei
Datorren ekainaren 2an, 22:00etan hasita, herritar guztientzat, ikus-entzunezko espektakulua, efektu digitaletan aberatsa, eskeiniko da Memoria Historikoa Berreskuratze aldera, azken asteotan bultzatutako jarduera-programari amaiera emonaz.
Era horretan, herri honek jasandako bonbardaketen 80. urteurrena nabarmendu nahi da, 1937ko udabarri haretan, egun desbardinetan, ehun bat biktima izan zirala gogora ekarriz.
Espektakuluak bideo-mapping formatua izango dau eta Udaletxeko alde bat erabiliko da pantaila gisa. Lan honek, memoria historikoa balioan ipinteko zereginetan bildu diran dokumentuak eta piezak izan ditu oinarri, Galdakao Gogora alkarteak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean egindako ekimenean.
Bideo-mapping hau lehenengoz aurkezten da Galdakaon eta bertan sasoi haretako eszenak islatzen dira, bondardaketak ardatz dirala eta bost minututan sasoi haretako eszenak berrikusiz. Tarima enpresak ekoitzi dau lana, eta Errupin Jauregi zinegotziak komunikabideen aurrean azpimarratu dauenez, "urteurrenari amaiera zirraragarria emongo deutsagu, bondardaketetan hildakoen eta erregimen frankistako errepresaliatuen omenez".
Beste alde batetik, Eunate Barroetak, Galdakao Gogora alkartearen ordezkaritzan, burutu diran jarduerak aitatu dauz. Herritarren parte-hartzeaz balantze positiboa egin dau eta, memoria historikoa benetan berreskurtze aldera, hondino bide luzea geratzen dala azpimarratu dau.
Barroetak esan dauenez, "erakusketatik 400 personha inguru pasau dira astebetean, Burdin Gerrikora egindako bisitaldi bietara 80 persona joan dira bakotxean eta hiltzaldi bietara 200 persona inguru hurreratu dira. Nabarmentzeko moduko datuak dira".
Bestea alde batetik, José Luis Carreirak eta Bruno Véntolak, Tarima ekoiztetxeko kideak, bideo-mappping horri buruzko zehaztasun teknikoak azaldu dabez. Izan be, bideo hau holan sortu da ohikoa ez dan pantailan proiektatua izan daiten. Kasu honetan, udaletxeko albo batean izango da.
Bideoaren ikuspena hobeto ikusi ahal izateko, ekainaren 2an, barikua, udaletxe inguruko argiak amatauko dira, argi-kutsadura ekiditeko. Era berean, trafikoa moztuko da puntu horretan, oinezkoak arazo barik bertaratu daitezan.