Hitzaldiak eta bisita gidatuak izango dira ostegunetik aurrera Galdakaon, Ondarearen Europako Jardunaldietan

Ondarearen Europako Jardunaldiek Europa osoko ondarea sustatzea, kulturarteko elkarrizketak bultzatzea eta gizarte ondarea babestearen garrantziaz sentsibilizatzea dute helburu, hizkuntzen eta kulturen aniztasunetik at. 

1991tik urtero antolatzen dira Europako Kontseiluak bultzatuta eta Europako Batasunarekin lankidetzan. Bizkaian, aldiz, 2001. urtetik aurrera ospatzen dira eta Galdakaon honako egitaraua prestatu du Galdakaoko Udalak:

45 MINUTUKO HITZALDIAK:

  • Urriaren 20an:
    • 18:30ean, Juan Manuel Gonzalez Cembellinen “Galdakaoko dorreak. Ez dira dauden guztiak, eta ez daude diren guztiak”.
    • 19:15ean,  Ainara Martinez Matiaren “Galdakaoko industria-ondarea genero-ikuspegitik”.
  • Urriaren 27an:
    • 18:30ean, Iñaki García Caminoren “Galdakaoko ondare arkeologikoari begirada bat garapen iraunkorraren ikuspegitik”.
    • 19:15ean, María Jesus Pachoren “Galdakao XIX. eta XX. mendeetan: hiri txiki bat eraikitzen”.

BISITA GIDATUAK

  • Urriaren 22an: 10:30ean Bilboko Arkeologi Museoan Iñaki Garcia Caminok eta Jesus Muniz Petralandak egingo dituzte gida lanak. Elizbarrutiko Museoa ere bisitatuko da, bi museoetan gordetako ondarea ezagutzeko. Gehienez ere 33 pertsonarentzako egongo da lekua.
  • Urriaren 29an: 10:30ean Galdakaoko Udaletxean hasita, ibilbidea egingo da oinez Plazakoetxe eta Zuatzutik, Maria Jesus Pacho eta Ainara Martinez Matiaren eskutik. Gehienez 33 pertsonarentzako lekua dago. 

Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina aurretiazko gonbidapena eskuratu beharko da.

Torrezabal Kultur Etxean egingo diren ekintzetarako sarrerak ohiko moduan eskuratu ahal izango dira: web gunearen bidez, Torrezabal Kultur Etxeko makinan eta leihatilan. Bestalde, urriko larunbatetan egingo diren bisita gidatuentzako bi aukera daude: mlezameta@galdakao.eus helbidean edota 944 010 528 telefonoan.