Gurseko kontzentrazio gunera bidaia antolatu du Galdakao Gogorak urriaren 4rako

1939 eta 1946 urteen artean, 64.000 preso izan zituzten Zuberoako mugan zegoen esparruan, horietatik 6.555 euskaldunak, baita galdakoztarrak ere

Zuberoako muga mugan zegoen eta 1939tik aurrera milaka preso izan zituen Gurseko kontzentrazio esparrua ezagutzeko, bidaia gidatua antolatu du memoria historikoa berreskuratzeko lanean ari den Galdakao Gogora elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Urriaren 4an, larunbatez, izango da bidaia, autobusez egingo da, eta irailaren 29ra arte zabalik dago izen emateko epea.

1939tik 1946 urtera bitartean 64.000 preso inguru izan zituzten Gurseko kontzentrazio esparruan; horietatik 6.555 euskaldunak izan ziren, eta horien artean, baita galdakoztarrak ere. Historiaren zati hori bertatik bertara ezagutzeko antolatu du bidaia Galdakao Gogorak, herritarrentzako zabalik. Aditu baten azalpenek lagunduko dute ikasketa horretan, gainera; Jabi Bilbao aditua arituko da gidari lanetan.

Bidaia autobusez egingo da; goizean, 09:00etan abiatuko da Galdakaotik, eta 19:00ak aldera bueltan izango dela aurreikusten da. Irailaren 29ra arte dago izena emateko aukera, 10 euroren truke.

Bi bide daude izena emateko: 667 488 691 telefono zenbakia eta galdakaogogora@gmail.com emaila.