Irudian Agirre lehendakariaren plaza eta Torrezabal kultur etxea

Gerra Zibileko bonbardaketaren inguruko dokumentala emango dute Galdakaon, maiatzaren 19an

Kultura, Gazteria eta Kirolak

Maiatzaren 19an, 19:00etan, Torrezabal kultur etxean Galdakaoko bonbardaketen inguruko dokumentala emango dute. Lana Josi Sierrak egina da, eta, zehazki, 1937ko maiatzaren 19an egindako bonbardaketa du ardatz: hamalau pertsona hil ziren Plazakoetxeko babesleku batean.
Dokumentalak 61 minutu irauten du, eta Galdutako udabarria du izena. Urte haiek gogoratzen dituzten hamabi pertsonaren lekukotasunak ditu protagonista. Josi Sierra egileak obraren rol pedagogikoa nabarmendu du. «Memoria historikoa berreskuratzea eta garai haiek gazteenek gogoan izatea», jakinarazi du irakasle, hezitzaile eta bideo-errealizatzaile honek. Lana kontsultatzeko: www.blogari.net/galdakotar
Torrezabal kultur etxeko emanaldira edonor joan daiteke, dohainik.