Gerra Zibilari buruzko erakusketa Txapelenan egongo da ikusgai asteazken honetatik hasita, Torrezabalen 500 bisita izan ondoren

Kultura

Gerra Zibilari buruzko erakusketa Txapelenan egongo da ikusgai asteazken honetatik hasita, arratsaldez, Torrezabalen 500 bisita izan ondoren. Erakusketa hau Galdakaori buruzko argazki eta dokumentuen bilketa baten emaitza dugu, Galdakao Gogora-k eta Udalak berreskuratu ondoren.
Hogeita hamahiru panel eta koadro inguru dira erakusketa hau osatzen dutenak, Galdakaorako balio handikoak, gure herriko pertsona talde batek egindako ikerlan bikainaren emaitza duguna, garai hartako aztarnak aurkitu eta dokumentatu ondoren, Galdakaoko bondardaketaren 75. urteurrena dela eta antolatutako jarduera-programaren barruan.