Gaur, barikua, Juan Carlos Irizar-ek sortutako musika-lana estreinatuko da Torrezabalen Oroimen Historikoaren berreskuratzearen harira

Kultura

Gaur, barikua, 20:00etan hasita, Juan Carlos Irizar-ek sortutako musika-lana estreinatuko da Torrezabalen Oroimen Historikoaren berreskuratzearen harira, Galdakaoko Udalerik bultzatutako ekimen batean. Hamabi titulu berriak dira gai hau oinarri hartuta, maiatzaren 4an Galdakaon aurkeztuko direlarik.
Eszenatokira banda, abesbatza, ganbera-taldea...igoko dira hamabi doinuak zuzenean birsortzeko asmoaz. Sarrera doakoa izango da.
Bertaratzen direnei musika-lan honen CD bat banatuko zaie oroigarri gisa. Kontyuan izan Torrezabal Kultur Etxearen aforoa 400 pertsonakoa dela.
Hamabi gaiok ondokoak dira:
1- GALDAKAOKO OROIMEN HISTORIKOA
2- DENPORA LATZAK
3- OBUSEN DISTIRA
4- GUDARIAK FRENTEAN
5- HAURREN EXODOA
6- LORETU BAKO GAZTERIA
7- PLAZAKOETXE
8- GORPUAK ETA ARIMAK HOBIETAN
9- EGUNSENTI BAKOTXEAN
10- ZAURIAK ITXI OSTEKO ALKARBIZITZA
11- ETORKIZUNA GIZARTEAREN ESKU
12- AMAIERA
Ekimen hau posible egin dutenei bere esker ona adiearzi nahi die Galdakaoko Udalak:
Galdakaoko udal txistulari banda: Oihana Izagirre, Aitor Izagirre, Jone González, Iraia Olea, Arkaitz Olea, Jon Azkargorta, Ioana Vidal, Arantza Arévalo, Maite Sagastibelza, Ibon Azkargorta.
Bizkaiko Dultzaina: Arkaitz Olea.
Gitarra eta mandolina: Jon Ander Larrañaga
Txalaparta, danbolina, irrintzia, txistu bakarlaria: Arantxa Lasalde
Saxo tenorra: Asier Souto.
Esku soinua: Amaia Souto
Oboea: Iker Orozko
Biolina: Ainhoa Arévalo
Pianoa, musika eta orkestrazio lanak: Juan Carlos Irizar
Hitzak: Jon Enbeita
Soinu teknikaria: Miguel Angel Fernández

Perkusio eta bateria: Miguel Angel Fernández.
Galdakaoko 'Los tonos humanos' Ganbara abesbatza; zuzendaria: Belen Madariaga