Gaur, barikua, Juan Carlos Irizar-ek sortutako musika-lana estreinatuko da Torrezabalen Oroimen Historikoaren berreskuratzearen harira

Kultura

Gaur, barikua, 20:00etan hasita, Juan Carlos Irizar-ek sortutako musika-lana estreinatuko da Torrezabalen Oroimen Historikoaren berreskuratzearen harira, Galdakaoko Udalerik bultzatutako ekimen batean. Hamabi titulu berriak dira gai hau oinarri hartuta, maiatzaren 4an Galdakaon aurkeztuko direlarik. Eszenatokira banda, abesbatza, ganbera-taldea...igoko dira hamabi doinuak zuzenean birsortzeko asmoaz. Sarrera doakoa izango da. Bertaratzen direnei musika-lan honen CD bat banatuko zaie oroigarri gisa. Kontyuan izan Torrezabal Kultur Etxearen aforoa 400 pertsonakoa dela. Hamabi gaiok ondokoak dira: 1- GALDAKAOKO OROIMEN HISTORIKOA 2- DENPORA LATZAK 3- OBUSEN DISTIRA 4- GUDARIAK FRENTEAN 5- HAURREN EXODOA 6- LORETU BAKO GAZTERIA 7- PLAZAKOETXE 8- GORPUAK ETA ARIMAK HOBIETAN 9- EGUNSENTI BAKOTXEAN 10- ZAURIAK ITXI OSTEKO ALKARBIZITZA 11- ETORKIZUNA GIZARTEAREN ESKU 12- AMAIERA Ekimen hau posible egin dutenei bere esker ona adiearzi nahi die Galdakaoko Udalak: Galdakaoko udal txistulari banda: Oihana Izagirre, Aitor Izagirre, Jone González, Iraia Olea, Arkaitz Olea, Jon Azkargorta, Ioana Vidal, Arantza Arévalo, Maite Sagastibelza, Ibon Azkargorta. Bizkaiko Dultzaina: Arkaitz Olea. Gitarra eta mandolina: Jon Ander Larrañaga Txalaparta, danbolina, irrintzia, txistu bakarlaria: Arantxa Lasalde Saxo tenorra: Asier Souto. Esku soinua: Amaia Souto Oboea: Iker Orozko Biolina: Ainhoa Arévalo Pianoa, musika eta orkestrazio lanak: Juan Carlos Irizar Hitzak: Jon Enbeita Soinu teknikaria: Miguel Angel Fernández Perkusio eta bateria: Miguel Angel Fernández. Galdakaoko 'Los tonos humanos' Ganbara abesbatza; zuzendaria: Belen Madariaga