- Castellano
- Euskera
“Galdutako udaberria” dokumentalak 1937ko bonbardaketei buruzko ahozko lekukoak jasotzen dauz
Josi Sierrak aurkeztu dau gaur, Libe Asuak eta Jose Larreak lagunduta, Galdakaoko udaletxean "Galdutako udaberria-La primavera perdida" dokumentalaren azken bertsioa bereizmen handian. Bertan 1937ko udabarri haretako gertaerak oroitzen dabezan hamabi ahozko lekukotasun agertzen dira, hain zuzen be, bonbardaketa gehien izan ziranean, ehun bat hildako eraginez.
Galdakaoko Gogora alkarteko kidea dan Eduardo Madinak berretsitako datuak dira. Izan be, Alkarte honek jarduera-programa potoloa bultzatu dau hil honetan, Galdakaoko udalagaz alkarlanean, Memoria Historikoa berreskuratze aldera.
Zentzu horretan, Errupin Jauregi zinegotziak azpimarratu dau, "ahiztu ezineko memoria historikoa indartuko dauzen lekukotasunak eta dokumentuak bildu" behar direla adierazoz.
José Larrearenak eta Libe Asuarenak dira 52 minutuko dokumentalean dagozan lekutasun batzuk. "Desde finales de marzo de 1937 el frente de guerra pasó, del oeste de Bizkaia, hasta la capital, Bilbao, que el 19 de junio cayó en manos de los militares insurrectos. Y la gente de Galdakao lo vio en vivo y en directo. Durante esos 3 meses vieron pasar aviones frecuentemente, convivieron con tropas de gudaris y milicianos y que vivían, descansaba y se entrenaba para defender la legalidad republicana"..
Josi Sierrak egindako aurkezpenean azaldu dauenez, "Galdutako udaberria", lehenengo-lehenego, gazteei zuzenduta dago, nire alabaren eta semearen adinekoentzat da, institutuetan historia ikasten dabilzenentzat. Era berean, gerra anker haretan gertatutakoaren interesa daukan edonorentzat be egina dago, erasoaldietan hainbat errubako sufridu eta hil be egin zirala. Eta Galdakaon, zehazki, hamabi bat emakume eta ume lurperatuta geratu ziran bonbetatik "babestuta", Plazakoetxen seguru egozala uste ebenean, maiatzaren 19 haretan. Horixe da "Galdutako udaberria" dokumentalaren arrazoi nagusiena", azpimarratu dau maisu, hezitzaile eta kazetari honek.
Lan osoa ondoko helbidean konsultau lei: http://udaberrigaldua.blogspot.com.es/