Galdako Gogora taldeak irakurriko dau 2012ko Santakurtzetako pregoia.

Kultura

Galdako Gogora taldeak behar handia egin dau udalerriko oroimen historikoa berreskuratzeko, berariaz Gerra Zibileko bonbardaketen 75. urteurrena izan dan honetan. Oroimenaren berreskurapenean alkarregaz egin dabe behar Galdako Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak, eta egindako beharraren garrantziaz jaubetuta, Galdakaoko Jai Batzordeak Galdako Gogora taldea aukeratu dau 2012ko Santakurtzetako pregoia irakurtzeko. Galdako Gogora taldearen baitan pentsaera politiko eta kultural desberdinetako jendea dago, eta toki-erakundeagaz batera, hainbat ekintza eta jarduera antolatu dabez aurten: hogetakak.