Galdakaon zabaldu da Euskadiko Gerra Zibilari buruzko erakusketa osoena, oroigarri eta argazki bidez, Torrezabal Kultur Etxean

Kultura

Galdakaoko udalak, Sabino Arana Fundazioak eta Galdakao Gogora taldeak astelehen honetan aurkeztuko dute Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan, "Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak" gaiari buruzko erakusketa ibiltaria, Gerren ondorio lazgarriei buruzko hausnarketa bilatzen duena.
Jendearentzako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era. Martxoaren 26tik 30era eta apirilaren 10etik apirilaren 27ra.
Erakusketa honen osagarri gisa, Galdakaorako balio handiko beste argazki-erakusketa ere egongo da, gure herriko pertsona talde batek egindako ikerlan bikainaren emaitza duguna, garai hartako aztarnak aurkitu eta dokumentatu ondoren. Argazki-erakusketa hau Txapelenan ere ikusi ahal izango da maiatzaren lehenengo hamabostaldian