- Castellano
- Euskera
Galdakaon berriz joko da duela 81 urte erabiltzen zen sirena, hain zuzen herritarrei abiazio frankistaren bonbardaketen berri emateko erabiltzen zena
Galdakaoko Udalak Gerra Zibileko biktimak omenduko ditu ostiral honetan, maiatzaren 18an. Ekitaldia, urtero bezala, Plazakoetxen hasiko da 12:00etan eta jendeari irekita egongo da. Frankistek duela 81 urte, 1937ko maiatzaren 19an, egindako bonbardaketan 24 pertsona hil ziren leku horretantxe zegoen babeslekuan, eta hura izan zen Galdakaoko historian biktima gehien eragin dituen sarraskia.
Ekitaldi instituzional horretan "La Dinamita" fabrikaren adar-hotsa berreskuratuko da; izan ere, duela 81 urte, sirena horrek abisatzen zien herritarrei frankisten zerbitzura zegoen abiazioa hurbiltzen ari zela eta babeslekua bilatu behar zutela. "Maxam UEB" enpresaren lankidetzari esker, sirena zahar hori konpondu da, eta, hori dela eta, garai hartako soinu berbera erreproduzituko da. Oso xehetasun zirraragarria izango da.
Galdakaoko Udalak GONBIDATZEN DU ekitaldian parte hartzeko interesa duen pertsona oro. Ekitaldian, biktima haien senideak egongo dira.
Modu horretan jarraipena emango zaie aste honetan Gerra Zibileko Galdakaoko Memoria Historikoa berreskuratzeko egindako ekitaldiei. Ekimen horiek Galdakao Gogora elkarteak bultzatu ditu Galdakaoko Udalarekin lankidetzan.