Galdakaon berreskuratu dan dokumentu batek erakusten dau, armada frankistak zelan bihurtzen ebezan “soldadu” Dinamitako emakume langileak

Memoria Historikoaren hilaren barruan, Galdakaok dokumentu barria eta baliotsua erantsi dau, gaindituta bai baina ahiztuta ez dagoan garaiko aztarnak berreskuratzeko lan honetan.


Zehazki, eta herritarren laguntzari esker, Galdakaoko udalak berreskuratu dau tropa frankistek 1937an egin eben Dinamita fabrikaren militarizazioaren barri jasotzen eban kartila berreskuratu dau, gizonak ez ezik emakumeak be "soldadu" bihurtzea ahalbidetuz. Horrexegatik da berezia berreskuratu dan dokumentua.


Orain ezagutzen dan kartila "Comisión Militar de incorporación y movilización industrial (Fabriken militazioa)" batzordeak egin eban eta halantxe dino:


"Por la presente notifico a usted que con asimilación a la categoría de soldado, ha sido usted militarizado a todos los efectos relacionados con el desempeño de su misión en los talleres Sociedad A. Española de la Dinamita-Galdakao-Vizcaya que se encuentran al servicio del Ejército nacional. La presente comunicación no deberá surtir efecto de certificado de antecedentes personales". 1937ko uztailaren 25eko data dauka, Bilbo jausi zanetik apenas hilabetera.


Kartila hori Isabel Uriarte Urruticoechea galdakoztarraren izenean egin zan. Familiak aurkeztu dau dokumentu hori eta Galdakaoko udalak eskerrak emoten deutsoz Memoria Historikoa berreskuratzeko lan honetan laguntzeagaitik. Izan be, erakunde hau lanean dago, hain zuzen be, 2006an zeregin horren aldeko adierazpen instituzionala onartu zanetik