Galdakaoko Udaletxeak 1931 eta 1936ko udalbatzak omenduko dauz

Galdakaoko udaletxeak 1931 eta 1936an Udalbatzako partaide ziran pertsonak oroitu eta omendu dauz gaur Udalbatzaren areto nagusian berba honeek jasotzen dauazan plaka jarriz: "orduko urte gatazkatsuetako estatu kolpe frankistak piztu zuen Gerra Zibilaren ondorioz, Galdakaoko herriaren ordezkari demokratiko lez bete behar zuten lana zapuztuta geratu zitzaien".



Omenaldi hau Galdakao Bizirik Ez/An eta EAJ-PNVk alkarlanean aurkeztutako mozioaren ondorioa da.



Onartutako mozio hartan honako hau azpimarratu zan: "El Ayuntamiento de Galdakao, consciente de la deuda histórica que la sociedad mantiene con todas las víctimas de la Guerra Civil, del fascismo y de la posterior dictadura militar, así como con sus familias, y en concreto con las de este municipio, con el deseo de rescatar del olvido y restaurar la verdad histórica en la memoria de los ciudadanos de ahora y para futuras generaciones quiere, mediante esta declaración institucional, rendir homenaje y expresar su mayor reconocimiento moral a todos los hombres y mujeres que padecieron de una u otra forma la represión del régimen franquista por defender la libertad y por profesar convicciones democráticas".



Ildo beretik, 1931 eta 1936ko udalkide guztien izen-abizenak lortzeko hilabeteetako ikerketa egin ostean, eguen honetako osoko bilkura baliatu da omenaldia burutzeko.



Plakan honako izen honeek agertzen dira.



1931ko Galdakaoko Udalkideen zerrenda (1931ko apirilaren 17ko aktaren araberakoa)



Simón Linaza.


Julián Abasolo.


Mariano Oyarzabal.


Santos Muñoz.


Aniceto Eguileor.


Pablo Echebarria.


Andrés de Larrea.


Regino Barrenechea.


Bernabé Totorica.


Dámaso Basoa.


Isidro Recalde.


Julián Larrinaga.


Tomás Asua.



1936ko Galdakaoko Udalkideen zerrenda (1936ko otsailaren 23ko aktaren araberakoa)



Simón Linaza


Santos Muñoz


Mariano Oyarzabal


Pablo Barandica


Pablo Echebarria.


Bernabé Totorica


Lorenzo Lekue


Tomás Castillo


Martín Ojanguren



Amaia Betolazak, alkateordeak, adierazo dauanez: " Plaka hau jartzea ez da osoko bilkuran erabakitakoari erantzuteko bakarrik, Galdakaoko udaletxeak gure herriaren Oroimen Historikoa berreskuratzean egin eta egiten ari den urratsen adierazleetariko bat baino. Lan horretan jarraitzen dogu, eta jendeaurrean eskertu gura dogu, oroimen hau betiko geratu daiten laguntzen deuskuen herritarren lankidetza, herri lez geure historiaren oinarrizko atala dira eta".