Galdakaoko udalak herrian egozan 61 plaka frankistak kentzen amaituko dau

Lana hasi zanetik urte eta erdi igaro ondoren, Galdakaoko udalak jatorri frankista euken 61 plakak kentzeko lana amaitu dau, erakunde honek azken urteotan udalerriko Memoria Historikoa berreskuratzearen alde burutu dauzen ekimen desbardinen barruan.


2016ko azaroaren 17an lehenengo plaka kendu zan, Ibaizabal kalea 7ko atarian. Hasierako lan horren ondoren, Lan eta Zerbitzu arloko langileek aurrera eroan dabe zeregin hori.


Hasiera batean, landa-lana egin zan udalerrian egon eitekezan plakak aurkitzen joateko, Eusko Jaurlaritzak emondako oinarrizko erreferentzia batetik abiatuta.


Hasierako lan horrez gain, herritarren kolaborazinoa garrantzitsua izan da, erreferentzia gehiago ezagutzen emonaz. Puntu horretan, Galdakaoko udalak eskerrak emon gura deutsiez lanok aurrera eroaten lagundu daben guztiei. Horren guztiaren emaitza gisa, 61 plaka aurkitu dira.


Galdakaoko Memoria Historikoa berreskuratzearen aldeko urratsak emoteko ahaleginak egiten jarraituko dogu, Udalbatzak egindako ohiko osoko bilkuran, 2006ko uztailaren 28an hasitako ekimenen barruan. Izan be, bertan talde politiko guztiek mozioa onartu eben "Gerra Zibilean eta ondoko diktadura frankistan udalerri honetan desagertu eta kaltetutako personen aitortza instituzionala, morala eta sozialaren alde".