Galdakaoko Udalak Gerra Zibilari buruzko "Memoria historikoa" 1liburuaren 12.000 ale argitaratu ditu

Alkatetza

"2007ko maiatzaren 19an Galdakaon inoiz egon den bonbardaketen artean larrienetako baten 70 urte betetzen dira, 23 hildako utzi zituenak hain zuzen ere. Horietariko gehienak Plazakaoetxeko babeslekuaren barruan hil ziren. Gurea ere ba den memoria hura berreskuratzeko helburuarekin egin dugu liburu hau". Galdakaoko alkateak, Joseba Escribanok, horrela kokatu du Udaletxe honek egindako ekimena "Galdakaoko memoria historikoa" izeneko liburuaren 12.000 ale argitaratzeko.
Liburuaren egilea Cirilo Dávila da eta Udalbatza Aretoan aurkeztu dute gaur goizean protagonista batzuk bertan zirela. Bihar, osteguna, aleak buzoneatzen hasiko dira, batzuk udaletxean utziko dituztelarik, hartu ez dutenek ale bana jaso dezaten datorren astelehena, maiatzaren 21etik aurrera.
Gertaera haiek bizi zituzten lagunen testigantzek hezurmamitu dute lana. "Berreskurapen lan hau garai hura bizi zutenen aportazioari esker izan da posible eta gaur egun ere oso argi gogoratzen dute. Galdakaoko biztanle hauek Gerra Zibilak euren bizitzan suposatu zuenari errespasoa egiten diote. Apunte pertsonaleko protagonistak dira, hala ere, gainerakook gure burua ikusteko ispilu izan daitezke. Puzzle bereko piezak, batuz gero gerrak ekarri zuen zatiketa sozialaren etapa baten erakusgarri direnak", esan du Joseba Escribanok.
Cirilo Dávila, liburuaren egileak, bere agerraldian esan duen moduan "hirurogeita hamar urte beranduago, gari hartako neska-mutilek ondorioak gordetzen dituzte memorian. Memoria horrek aukeratu egiten du, baina ez ahaztu, iragandako garaiak. Azken urte hauetan etapa bat zabaldu da eta gizarte zibilak memoria horren hondarrak berreskuratzeko beharrizana izan du. Helburua isilik egon den eta isildua izan den belanauldi bat errekonozitzea da; izan ere, inoiz ez zen unerik egokiena hitza har zezaten. Zein modurik onena edadekoekin hitzegitea baino, gaur egun ere emozionatu egiten direnak gogoratzeko orduan. Haiek gutxi izanda ere, beste askok sufritu zutena laburtzen dute, familia eta adskripzioak alde batera utzita".
Azkenik, alkateak, larunbat honetarako aurrikusita dagoen ekitaldia gogoratu du. Galdakaoko hilerrian, 13:15ean, Gerra Zibileko biktimei omenaldia egingo zaie.