Galdakaoko udalak, Eusko Jaurlaritzagaz eta Galdakao Gogora alkarteagaz batera, Burdin Hesiaren seinalizazioa aurkeztuko dau datorren barikuan

Galdakaoko udalak, Eusko Jaurlaritzagaz (Gogora Erakundea) eta Galdakao Gogora alkarteagaz batera, udaletxe aurrean, 13:00etan hasita, udalerriko Burdin Hesiaren lehenengo seinalizazio plaka aurkeztuko dau ekitaldi publiko batean. 2006. urtean hasitako lanaren beste urrats bat da Memoria Historikoa berreskuratzeko bidean.

Halanda ze, Euskal Herriko 33 udalerritatik Galdakao da holango seinalea jendaurrean ipiniko dauen lehenengoa, joan dan urtarrilaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren eta lurralde bietako udalen artean, Bilboko burdin-hesia eta denfentsen zaintza eta garrantzia azpimarratzeko, lankidetza-protokoloa sinatu ondoren.

Lehenengo plaka hau panel informatibo bat da eta bertan Bilboko Burdin Hesia eta defentsak (1936ko Gerra Zibilean egindako fortifikazio-obra) zer izan ziren eta Galdakaok eraikitzean izan eban garrantziaren barri emoten da.