- Castellano
- Euskera
Galdakaoko udalak Burdin Hesiko zati baten seinaleak erantsi ditu ibilbideari buruzko informazioa erraztearren
Galdakaoko udalak seinalizazio eta orientazio lanak zabaldu ditu Burdin Hesiko zati batean, ibilbide horretako mugarri desberdinei buruzko informazioa jasotzeko zazpi panel erantsiz. Era berean, "QR" panel kodeak erantsi dira mugikorren bidez ere kontsultatu ahal izateko, kontsulta udalaren web-orrian dagoen Memoria Historikoari buruzko atalera bideratuz (www.galdakao.eus).
Era berean, berrogeita hamar seinale inguru instalatu dira, interesa dutenek zati hori egin ahal izatea laguntzeko, bertan mantenu-lan berri bat egina dagoelarik (sasiak garbitu eta ibilbidea egokitu).
Panel informatiboak ondoko gaiak jasotzen dituzte:
Herritarrentzako babeslekua / Refugios para la población
Lubakia / Trinchera
Lubaki estalia / Trinchera cubierta
Metrailadore-habia / Nido de ametralladora
Babesleku militarra / Refugio militar
Gotorlekua fusilarientzako galeriekin / Fortín con galerias de fusileros
Panel hauek Galdakao Gogora, Galdakaoko udala eta Eusko Jaurlaritzaren (Gogora Institutua) arteko lankidetzaren emaitza dira eta duela urtebete aurkeztu zen ekimena osatzen dute, udalerriko Burdin Hesiaren lehenengo seinalizazio-plaka, Udaletxe ondoan jarri ondoren. 2006an hasitako lanaren beste urrats bat gehiago Memoria Historikoaren berreskuratzeko bidean.
Ekitaldi hartan, Ibon Uribe, Galdakaoko alkateak, Aintzane Ezenarro, GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak, eta, Nagore Ferreira, Galdakao Gogora elkartearen ordezkariak parte hartu zuten.
Izan ere, Galdakao, halako seinalizaziorik jartzen, Euskal Herriko 33 udalerritatik lehenengoa izan zen, "Bilboko burdin-hesia eta defentsak zaintzeko eta balioan jartzeko, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren eta bi lurraldeetako udalen arteko lankidetza-protokoloa"n jasotako erakundearteko lankidetzari esker, Galdakaoren kasuan, 2018ko urtarrilaren 23an sinatu ondoren.