Galdakaoko Udala gaur hasi da plaka frankistak kentzen

Galdakaoko udala gaur, azaroaren 17an, hasi da udalerrian hondino mantenitzen diran plaka frankistak kentzen. Holan, aspaldiko urteotan Memoria Historikoa berreskuratzearen alde udalak, ekimen desbardinak bultzatuz, egiten dabilen lanagaz jarraitzen dau.


Kendu dan lehenengo plaka Ibaizabal kalea, 7ko atarikoa izan da eta, ondoren, udalari baimena emon deutsien komunidadeetan jarraituko dau zeregin horretan.


Modu honetan, urte hasieran, ekimen hau planteatu zanean, prozesu honetan behar izan diran ertz guztiak aztertu ondoren, hasitako kentze-lana amaituko da. Hasiera batean, landa-lana egin zan udalerria egon eitekezan plakak aurkitzeko, Eusko Jaurlaritzak emondako oinarrizko erreferentziatik hasita.


Hasierako lan honen ondoren, herritarren lankidetza etorri zan, erreferentzia barriak ekarriz. Puntu honetan, Galdakaoko udalak bere esker ona adierazo gura deutse lankidetza hori eskeini dabenei, lanak erraztu dabelako. Horren guztiaren ondorioz, 60 plaka inguru aurkitu dira.


Galdakaoko Memoria Historikoa berreskuratzearen aldeko urratsak emoteko ahaleginak egiten jarraituko dogu, Udalbatzak egindako ohiko osoko bilkuran, 2006ko uztailaren 28an hasitako ekimenen barruan. Izan be, bertan talde politiko guztiek mozioa onartu eben "Gerra Zibilean eta ondoko diktadura frankistan udalerri honetan desagertu eta kaltetutako personen aitortza instituzionala, morala eta sozialaren alde".