Galdakaoko oroimen historikoaren astea: gaur, Iñaki Egañaren hitzaldia

Galdakao Gogora elkarteak eta Galdakaoko Udalak Galdakaoko Oroimen Historikoaren Asteak antolatu dabe alkarlanean.
Astelehenean bertan, esaterako, azken urteotan lez, orain dala 77 urte Gerra Zibilean abiazio frankistaren bonbardaketak eragindako biktimak gogoratu eta oroitu dira. Asteko egitaraua ondorengoa:
- Maiatzak 16-25 Erakusketea Gandasegin
Astelehenetik barikura: 18:00etatik 21:00etara
Zapatu-domekan: 10:00etatik 14:00etara
"Burdin Hesia Galdakao eta Usansolon, eraikuntza eta suntsipena" erakusketa. Burdin Hesia osotzen zuten bunker eta lubakien inguruko erakusketa, argazki zahar eta berriekin, eta GPS kokapenekin.
- Maiatzak 20, 19:00etan, berbaldia, Gandasegin
"Gerra Zibila Galdakaon" hitzaldia. Hizlaria: Iñaki Egaña historialaria eta Euskal Memoria Fundazioko presidentea. Euskaraz
- Maiatzak 22, 19:00etan, berbaldia, Gandasegin
"Silenciadas y olvidadas. 13 años en la exhumación de fosas comunes" hitzaldia. Hizlaria: Jimi Jimenez (Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo eta ikertzailea)
- Maiatzak 24, 09:00etan, Txapelena
Ibilaldia Usansoloko Burdin Hesitik
Ordeña, Arteta, Basozabal eta Meatzetako bunker eta lubakiak ikusiko ditugu. Ez da Ibilbide zaila, baina oinetako eta arropa erosoak ekarri.