Galdakaoko Memoria historikoaren aldeko ikus-entzunezko espektakulua (bideo-mapping) Youtuben ikusgai

Galdakaoko udalak bere Youtubeko kanalean jarri dau ekainaren 2an jendaurrean aurkeztu zan ikus-entzunezko espektakulua (bideo-mapping). Efektu digital ugari eukazan ikus-entzunezko honegaz Memoria Historikoa berreskuratze aldera azken asteotan bultzatutako jarduera-programari amaiera emon jakon.

Era horretan, herri honek jasandako bonbardaketen 80. urteurrena nabarmendu nahi da, 1937ko udabarri haretan, egun desbardinetan, ehun bat biktima izan zirala gogora ekarriz.

Ikuskizun hau, bideo-mapping formatuan egina eta Udaletxeko albo bat pantaila gisa erabiliz, memoria historikoa balioan ipinteko bildu diran dokumentu eta piezeten oinarrituta eregi zan, Galdakao Gogora alkarteak eta Galdakaoko udalak alkarlanean burututako ekimenean.