Galdakaoko memoria historikoa berreskuratzeko urratsak

Udalak urrats berriak eman nahi ditu herriko memoria historikoa berreskuratze aldera eta bertoko Ander Aperribai historialariaren bitartez hainbat ekimen egingo ditu hurrengo hilabeteotan.


Esaterako, eta besteak beste, honako helburu hauek bete nahi dira, beti ere Burdin Hesia abiapuntutzat hartuta: galdakoztarrek pairatutakoa azaleratzea; herrian dauden era guztietako aztarnak sailkatzea; memoriaren ibilbideak antolatzea herrian zehar edota, Gerra Zibilaren ondorioz, herritik at dauden familiarren gorpuzkinen bila dabiltzanei laguntza ematea.