- Castellano
- Euskera
Galdakaok, urtero lez, Gerra Zibileko biktimei omenaldia egingo deutsie maiatzaren 20an, GAUR, 12:30ean
Galdakaoko udalak, gaur, 12:30etan, Plazakoetxen, Gerra Zibileko biktimei eta udal honetako lan demokratikoa, hogeita hamargarren hamarkadan, zapuztu eutsien Galdakaoko korporazioei omenaldia egingo deutsie. Ekitaldia, Galdakaon biktima-kopuru handiena eragin eban frankisten bonbardaketaren 80. urteurrenagaz bat egingo da. Izan be, puntu horretan egoan babesgunean 24 persona hilik suertatu ziran, 1937ko maiatzaren 19an izandako bonbardaketan.
Udalak herritarrei KONBIDATZEN DEUTSIE memoria historikoa berreskuratzearen aldeko omenaldi honetan parte hartu dagien. Ekitaldi zirraragarri honetan biktimen senideak biltzen dira urtero, abiazio frankista etorrenean herritarrei abisatzeko jotzen zan "Dinamita"ko sirena-hots bildurgarria barriro entzunez.
Ekitaldira herriko Korporazioa, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia egongo dira, beste agintari batzuen artean.