Galdakaok Plazakoetxen orain dala 78 urte izandako bonbardaketen biktimei omenaldi zirraragarria eskeini deutsie

"Entzun dogun sirena-hotsak, edo antzekoak, abisetan eban abiazino frankista etorrela, eta herria galapan joian babes bila errefugioetara. Ikaratuta, kikilduta, bildurtuta joiazan, eta ez da gitxiagorako, euren lekuan guri geuri be sirena-hotsa entzuteagaz oilo-ipurdia paretan jaku" gogoratu dau Ibon Uribe Galdakaoko alkateak Plazakoetxen, beste Korporaziokideekin batera.


Minutu bateko isilunea eta 1937. urtean entzun da fabrikako adar-hots beldurgarriarekin hasi da Udalak, urtero 1937ko maiatzaren 19an izandako bonbardaketan hildakoen oroimenez antolatu dauan ekitaldia. Egun hartan hogei pertsonatik gora hil ziran. Adar-hotsa "Maxam" enpresak berreskuratu dau.


Ekitaldia hasi aurretik, Juan Carlso Irizar Udal Musika Bandako zuzendariak konposatutako musika-pieza entzun da "Galdakao izeneko Oroimen Historikoa", giroan sartzen lagundu dauana.


Ekitaldi horretan nabarmendu da, orain dala urte hiru moduan, Francoren zerbitzura egoan abiazinoak, besteak beste, Galdakao, Gernika, Durango eta Otxandio gainean, burututako bonbardaketa, hirurogeita hamalaugarren urte bete diranean. Orduan, Plazakoetxen monolito bat ipini zan gure oroitarri kolektibo gisa.


Ondoren Alkateak eta Korporazioko ordezkariek lora-eskeintza egin deutsie orain dala 78 urte izandako biktimen senideei. Pertsonalki omenaldia egin deutsie, ondoko zerrendari jarraituz:


Adelaida Etxebarria Ibarra


María Lourdes Moreno Etxebarria


Maria Begoña Moreno Etxebarria


Encarnación Basarrate Burgos


Sergia Etxebarria Ibarra


Tomás Lekue Etxebarria


Ramona Astigarraga San Salvador del Valle.


María Mercedes Izagirre Zamakona


María Isabel Francisca Tutor Izagirre


Sabino Uranga Ocerin


Manuela Zamakona Azkueta


María Pilar Salaberria Egiluz


Ascensión Ugalde Basauri


Moisés Jugo Abasolo


Jose Goyarrola


Angel Arostegi


Pedro Asua


Santiago Celaya Sagardui


Santiago Celaya Uriarte


Atxerre Eguilior


Balentín Mandaluniz


Andrés Ormaeche


Jose Luis Zabala


Victor de la Mota


"Eskerrik asko omenaldi honetara etorri zarielako eta Galdakaoko oroimen historikoa bizirik mantentzen laguntzeagaitik" amaitu dau Ibon Uribe alkateak. Ondoren, Belén Madariagaren zuzendaritzapean, Máximo Moreno Udal Musika Eskolako abesbatzak txanda hartu dau, Agur Jaunak kantatuz ekitaldiari amaiera zirragarria emonez.