Galdakaok Plazakoetxen orain dala 77 urte izandako bonbardaketen biktimei omenaldi zirraragarria eskeini deutsie

"Entzun dogun sirena-hotsak, edo antzekoak, abisetan eban abiazino frankista etorrela, eta herria galapan joian babes bila errefugioetara. Ikaratuta, kikilduta, bildurtuta joiazan, eta ez da gitxiagorako, euren lekuan guri geuri be sirena-hotsa entzuteagaz oilo-ipurdia paretan jaku" gogoratu dau Ibon Uribe Galdakaoko alkateak Plazakoetxen, beste Korporaziokideekin batera.
Minutu bateko isilunea eta 1937. urtean entzun da fabrikako adar-hots beldurgarriarekin hasi da Udalak, urtero 1937ko maiatzaren 19an izandako bonbardaketan hildakoen oroimenez antolatu dauan ekitaldia. Egun hartan hogei pertsonatik gora hil ziran. Adar-hotsa "Maxam" enpresak berreskuratu dau.
Ekitaldia hasi aurretik, Juan Carlso Irizar Udal Musika Bandako zuzendariak konposatutako musika-pieza entzun da "Galdakao izeneko Oroimen Historikoa", giroan sartzen lagundu dauana.
Ekitaldi horretan nabarmendu da, orain dala urte hiru moduan, Francoren zerbitzura egoan abiazinoak, besteak beste, Galdakao, Gernika, Durango eta Otxandio gainean, burututako bonbardaketa, hirurogeita hamalaugarren urte bete diranean. Orduan, Plazakoetxen monolito bat ipini zan gure oroitarri kolektibo gisa.
Ondoren Alkateak eta Korporazioko ordezkariek lora-eskeintza egin deutsie orain dala 77 urte izandako biktimen senideei. Pertsonalki omenaldia egin deutsie, ondoko zerrendari jarraituz:
Adelaida Etxebarria Ibarra
María Lourdes Moreno Etxebarria
Maria Begoña Moreno Etxebarria
Encarnación Basarrate Burgos
Sergia Etxebarria Ibarra
Tomás Lekue Etxebarria
Ramona Astigarraga San Salvador del Valle.
María Mercedes Izagirre Zamakona
María Isabel Francisca Tutor Izagirre
Sabino Uranga Ocerin
Manuela Zamakona Azkueta
María Pilar Salaberria Egiluz
Ascensión Ugalde Basauri
Moisés Jugo Abasolo
Jose Goyarrola
Angel Arostegi
Pedro Asua
Santiago Celaya Sagardui
Santiago Celaya Uriarte
Atxerre Eguilior
Balentín Mandaluniz
Andrés Ormaeche
Jose Luis Zabala
Victor de la Mota
"Eskerrik asko omenaldi honetara etorri zarielako eta Galdakaoko oroimen historikoa bizirik mantentzen laguntzeagaitik" amaitu dau Ibon Uribe alkateak. Ondoren, Belén Madariagaren zuzendaritzapean, Máximo Moreno Udal Musika Eskolako abesbatzak txanda hartu dau, Agur Jaunak kantatuz ekitaldiari amaiera zirragarria emonez.