- Castellano
- Euskera
Galdakaok Plazakoetxen orain dala 76 urte izandako bonbardaketen biktimei omenaldi zirraragarria eskeini deutsie
"Entzun dogun sirena-hotsak, edo antzekoak, abisetan eban abiazino frankista etorrela, eta herria galapan joian babes bila errefugioetara. Ikaratuta, kikilduta, bildurtuta joiazan, eta ez da gitxiagorako, euren lekuan guri geuri be sirena-hotsa entzuteagaz oilo-ipurdia paretan jaku" gogoratu dau Ibon Uribe Galdakaoko alkateak Plazakoetxen, beste Korporaziokideekin batera. Minutu bateko isilunea eta 1937. urtean entzun da fabrikako adar-hots beldurgarriarekin hasi da Udalak, urtero 1937ko maiatzaren 19an izandako bonbardaketan hildakoen oroimenez antolatu dauan ekitaldia. Egun hartan hogei pertsonatik gora hil ziran. Adar-hotsa "Maxam" enpresak berreskuratu dau. Ekitaldia hasi aurretik, Juan Carlso Irizar Udal Musika Bandako zuzendariak konposatutako musika-pieza entzun da "Galdakao izeneko Oroimen Historikoa", giroan sartzen lagundu dauana. Ekitaldi horretan nabarmendu da, orain dala urte bi moduan, Francoren zerbitzura egoan abiazinoak, besteak beste, Galdakao, Gernika, Durango eta Otxandio gainean, burututako bonbardaketa, hirurogeita hamalaugarren urte bete diranean. Orduan, Plazakoetxen monolito bat ipini zan gure oroitarri kolektibo gisa. Ondoren Alkateak eta Korporazioko ordezkariek lora-eskeintza egin deutsie orain dala 76 urte izandako biktimen senideei. Pertsonalki omenaldia egin deutsie, ondoko zerrendari jarraituz: Adelaida Etxebarria Ibarra María Lourdes Moreno Etxebarria Maria Begoña Moreno Etxebarria Encarnación Basarrate Burgos Sergia Etxebarria Ibarra Tomás Lekue Etxebarria Ramona Astigarraga San Salvador del Valle. María Mercedes Izagirre Zamakona María Isabel Francisca Tutor Izagirre Sabino Uranga Ocerin Manuela Zamakona Azkueta María Pilar Salaberria Egiluz Ascensión Ugalde Basauri Moisés Jugo Abasolo Jose Goyarrola Angel Arostegi Pedro Asua Santiago Celaya Sagardui Santiago Celaya Uriarte Atxerre Eguilior Balentín Mandaluniz Andrés Ormaeche Jose Luis Zabala Victor de la Mota "Eskerrik asko omenaldi honetara etorri zarielako eta Galdakaoko oroimen historikoa bizirik mantentzen laguntzeagaitik" amaitu dau Ibon Uribe alkateak. Ondoren, Mundi herriko tronpeta-jole ospetsuari txanda emon deutso, Agur Jaunak zirraragarria joaz amaiera hunkigarria izan dala.