Galdakaok II. Errepublikako garaiko hautatuak omenduko ditu eta 1936ko kolpe faszista gaitzetsi du

Alkatetza

Galdakaoko udalak plaka bat ipiniko du Udaletxeko areto nagusian 1931n eta 1936an hautatuak izan ziren pertsonen izenekin, Galdakaoko herriko ordezkari hauen oroitzapen eta aitorpen gisa, Galdakaoko Oroimen Historikoaren berreskuratze aldera eta demokratikoki hautatuak ian ziren kargudunei omenduz.
Gorporazio galdakoztarrak gehiengoz sostengatu du GB-EzAn/IU udaltaldeak bultzatutako mozioa, EAJ-PNVk egindako ekarpenak bere egin ondoren eta Bilduren emendakinak bereganatuz. Ekimena EAJ/PNV, Bildu, PSE-EE eta GB-EzAn/IU udaltaldeen aldeko botoekin egin zuen aurrera. Bestalde, PP eta UH abstenitu ziren.
1.- Galdakaoko Udalbatzak berriro ere Errepublikako gobernu zilegiaren aurkako 1936ko uztaileko kolpe faszista gaitzetsi du.
2.- Galdakaoko Udalbatzak erabaki du udaletxeko areto nagusian plaka bat ipintzea 1931n eta 1936an hautatuak izan ziren pertsonen izenekin, Galdakaoko ordezkari hauek oroimen eta aitorpen gisa.
3.- Galdakaoko Udalbatzak erabaki du pertsona hauen senide eta hurbileko pertsonei gonbitea egitea eta Galdakaoko herri guztiari dei egitea, omenaldi-ekitaldi honetara etor daitezen.
Omenaldia, eta plaka hau ipinikoda aurtengo urtean zehar , oraindik zehaztu behar den datan.
1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan Espainiako eta Euskadiko herritarrek Estatu demokratiko, moderno eta akonfesionalaren aldeko desio garbia adierazi zuten, aukear demokratiko eta errepublikarrek garaipena eskuratuz. Bi egun ondoren, apirilaren 14an,, Alfonso XIII.ak abdikatu zuen eta Espainiako bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Euskal Herriko udalerri bat, Eibar, izan zen lehenengoa aldarrikatzen.
Desestabilizazioko urte batzuek iragan ostean, azkenean, 1936ko uztailaren 18an Armadako zati batek, besetak beste, Mola, Franco eta Queipo de Llano generalen agindupean, Errepublikaren aurkako Estatu-kolpea eman zuen Gerra Zibil luzeari hasiera emanez, berrogei urteko errepresio ankerra jasan behar izan zelarik.