- Castellano
- Euskera
Galdakaok Gerra Zibilean frankismoak eragindako biktimen omenezko bi ekitaldi izan ditu bonbardaketaren 74. urteurrenean
Komunikazioa
Galdakaok ostegun honetan Gerra Zibileko biktimak omendu zituen bi ekitalditan, bata Plazakoetxen eta bestea Torrezabal Kultur Etxean, bonbardaketa frankistaren 74. urteurrenarekin bat eginez. Eraso hark hainbat biktima eragin zituen Galdakaon, aipatutako puntuan zegoen babeslekuan 24 hildako izan zirelarik. Galdakaoko udalak bultzatutako goizeko ekitaldi instituzionalean biktima haien senideak egon ziren, monolito bat deskubrituz. Joseba Escribano alkateak esan zuenez: "gure oroimen kolektiboaren oinarria izango da". Ekitaldian Musika Eskolako abesbatzak ere parte hartu zuen, Belén Madariagaren zuzendaritzapean. Enrique Jugok xehetasun historikoak azaldu zituen: "Se ha hablado así del bombardeo de Otxandio (22 de julio de 1937), que produjo bastantes víctimas, más del medio centenar, al caer una bomba en mitad de la plaza del pueblo. Se ha señalado también en más de un sitio cómo en Durango (31 de mayo de 1937) una bomba cayó en la iglesia en mitad de una celebración, matando a muchos feligreses e incluso al párroco que oficiaba. Murieron cerca de cuatrocientas personas. De todos ellos, el de Gernika (26 de abril de 1937) ha quedado como la referencia de lo que fue el primer bombardeo masivo sobre una población civil, con más de mil muertos y cientos de heridos. Como digo, hubo muchos bombardeos, pero poco se ha explicado de los que se registraron en nuestro pueblo, Galdakao". Enrique Jugok, ondoren, orain dela 74 urte Galdakaon gertatutako kontatu zuen, bertan zegoen publikoa emozionatuz:"El gran bombardeo que se registró en Galdakao fue el 19 de mayo de 1937. Desde Zuazo hasta el puente del Mercadillo, que por entonces eran sólo huertas, se cubrió de decenas de bombas de gran potencia. Algunas llegaron hasta los mil kilos, dado el boquete que luego, a modo de firma, levantaba acta del enseñamiento que había dejado ese rastro... No obstante, también supuso una demostración de fuerza para cercar la apreciada fábrica de "La Dinamita", pero sin querer destruirla para el que se suponía pudiera ser un uso posterior en manos de los rebeldes. Si hubieran querido echarla abajo, sólo tenían que ordenárselo a esos aviones que esquilmaban todos los alrededores... Estrategia que luego se mostró más tarde, cuando ya finalizada la guerra no tardaron apenas unos días en ponerse al frente de este centro". "Murieron muchos y otros estamos aún hoy aquí para contarlo, recordando una época que si nos dejó una lección ésa fue seguir siendo fieles a nosotros mismos, por muchos "pepinos" que volasen sobre nuestras cabezas y con la guerra perdida. El refugio que aún se mantiene en Elexalde, o los vestigios del cinturón de hierro, son testigos mudos de una época pasada y que forma parte de una historia local que tampoco conviene olvidar", komentatu zuen Jugok. Ondoren, Joseba Escribanok ekitaldi honen izaera instituzionala azpimarratu zuen: "Orain, Francoren zebitzura abiazinoak, beste hainbat euskal herritan bezela, Galdakao, Gernika, Durango eta Otxandio gainean egin ziran bonbardaketa hareetatik hirurogeita hamalau urte bete diran honetan, egoki ikusi dogu monolito hau desestaltzea, gure oroimen kolektiboaren oinarri izan daiten. Hauxe da gure ekarpen xumea, oroimen horren sua bizirik mantendu daiten. Basakeria frankista haretako biktimen lekukoa izango da eta gure oroimenean beti gorderik izango dogu. Gaur gugaz dagozan biktima hareen familiartekoak Galdakaoko oroimenaren eredu doguz. Izan be, horrela, tolerantziaz eta erantzukizunez, guztiok batzen gaituen bizikidetasun giroa berreskuratzen jakin izan dabelako." Ondoren, Korporazioko kideek lore-sorta entregatu zieten ekitaldian zeuden senideei. Apur bat arinago, Alkateak eta Enrique Jugok ikurriña batez estalitako zegoen monolitoa deskubritu zuten. Arratsaldez, Torrezabal Kultur Etxean, "Oroimen Historikoaren Koordinakundeak" Galdakaorekin lotutako dokumental baten zatia proiektatu zuen. Dokumentala Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta egina da. Ekitaldira jende ugari bildu zen. Dokumentala Egoitz Rodríguez galdakoztarrak zuzenduta egin da eta 1937. urtean bondartatu zituzten Bizkaiko 33 herrien oroimenez egin da, hain zuzsen ere, 2012. urterako aurreikusita dagoena. Pelikulak, protagonisten bitartez, bizipen haiek eta euskal herriaren oroimenean utzitako arrastoa kontatzen du. Horrezaz gain, Torrezaleko ekitaldian gertaera haien lekuko zuzenak entzun ahal izan ziren, besteak beste, Libe Asua eta Kontxi Belandiarenak, belaunaldiarteko topaketari emotibitatea jarri ziotenak. Musika Eskolako Abesbatzak itxi zuen omenaldien eguna. Galdakaoko udalak eta Oroimen Historikoaren Koordinakunde honek hasi dituzte datorren urteko 75. urteurrena ospatzeko lanak. Koordinakundeak datorren ekainaren 8an izango du zeregin horretan aurrera egiteko bilera. Bestalde, Galdakaoko Udalak prestakuntzak hasi ditu 2012ko maiatzaren 19a, Galdakaon denon eta denontzako ospakizun-eguna izan dadin.