- Castellano
- Euskera
Galdakaok "Dinamita"ko adarra joaraziko du gaur, herritarrei orain dela 76 urte bonbardaketen abisua ematen zien moduan
Galdakaoko Udalak gaur, ostirala, maiatzak 17, Gerra Zibileko biktimei omenaldia eskainiko die, Ekitaldia, Plazakoetxen izango da 12:00etan, Galdakaon biktima gehien eragin zituen bonbardaketa frankistaren 76. urteurrenarekin bat eginez, puntu horretan zegoen gordelekuan 24 pertsona hil zirelarik, 1937ko maiatzaren 19an izandako bonbardaketan. Ekitaldi instituzional honetan "Dinamita" fabrikako adarra entzungo da, orain dela 76 urte moduan frankiten abiazioa zetorrela abisatzen zienean, aterpe bilatzeko. Detaile hau "Maxam UEB" enpresaren laguntzari esker egin ahal izango da. Galdakaoko Udalak interesatu guzti-guztiei gonbidatzen die ekitaldi honetara, Elexaldeko Auzo Elkartearen lankidetzaz sustatu dena. Bertara biktimen senideak ere joango dira. Aste honetako programa honakoa izango da: - Maiatzak 16 19:00 hitzaldia Gandasegin Burdin Gerrikoaren eraikuntza eta ezaugarriak. Hizlariak: Aitor Miñambres eta José Ángel Brena (Sancho de Beurko elkartea). Gaztelaniaz Galdakaoko Burdin Gerrikoaren aztarnak. Hizlariak: Tomi Madina (Galdakao Gogora) eta Josu Zubiaur (Burdin Gerrikoaren aztertzailea). Euskaraz - Maiatzak 17 12:00 Ekitaldi instituzionala Gerra Zibileko biktimen oroimenez. Plazakoetxen. Herritarrei abiazio frankista hurbil zegoela abisatzen zuen sirena-hotsa berriro entzungo da Galdakaon, biktima haien omenaldi gisa. - Maiatzak 18 9:00 Udaletxearen aurrean Burdin Gerrikoaren ibilbidea Galdakaon Bekea, Bekelarre, Meatzeta eta Usansoloko bunkerrak eta trintxerak bisitatuko ditugu. Ez da ibilbide zaila, baina beharrezkoa da oinetakoak eta jantzi erosoak eramatea. - Maiatzak 19 13:00 Meza Andra Mari elizan, Elexaldeko Auzo Elkartearen bultzadari esker.