Galdakaok "Dinamita"ko adarra joaraziko du gaur, herritarrei orain dela 75 urte bonbardaketen abisua ematen zien moduan

Komunikazioa

Galdakaoko Udalak, Korporazioan dauden talde guztien artean kontsentsuatuta, gaur, ostirala, maiatzak 18, Gerra Zibileko biktimei omenaldia eskainiko die, Ekitaldia, Plazakoetxen izango da 12:00etan, Galdakaon biktima gehien eragin zituen bonbardaketa frankistaren 75. urteurrenarekin bat eginez, puntu horretan zegoen gordelekuan 24 pertsona hil zirelarik, 1937ko maiatzaren 19an izandako bonbardaketan.
Ekitaldi instituzional honetan "Dinamita" fabrikako adarra entzungo da, orain dela 75 urte moduan frankiten abiazioa zetorrela abisatzen zienean, aterpe bilatzeko. Detaile hau "Maxam UEB" enpresaren laguntzari esker egin ahal izango da.
Galdakaoko Udalak interesatu guzti-guztiei gonbidatzen die ekitaldi honetara, Elexaldeko Auzo Elkartearen lankidetzaz sustatu dena. Bertara biktimen senideak ere joango dira.
Ekitaldian Udal Musika Eskolaren abesbatzak parte hartuko du, Belén Madariagaren zuzendaritzapean.
Aste honetako programa honakoa izango da:
Maiatzak 17, ostegun, 19:30ean: Zine-foruma.
Dokumentalaren izenburua: Zerutik Sua Dator: Aurkezpena eta zine-foruma. Dokumentalaren zuzendaria, Egoitz Rodríguez, bertan izango da.
Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera doan.
Maiatzak 18, ostirala: Galdakaoko udalaren ekitaldi instituzionala, Plazakoetxen, Galdakaon duela 75 urteko bonbardaketa odoltsuenean izandako biktimen oroimenez, hogei hildakotik gora. 12:00etan. Biktimen senideak egongo dira eta programan Korporazioko ordezkariak eta Musika Eskolako Abesbatza ere izango dira.
Aste honetako programa honakoa izango da:
Maiatzak 19, larunbata, 09:00etatik 13:00etara:
Ibilaldia Burdin Gerrikoaren bunkerretatik, Elexalde, Olabarri eta Altamirako inguruetatik, Elexalde Elkarteak eta Ganguren Mendi Taldeak koordinaturik. Irteera: 09:00etan, Kurtzeko Plazan, Udaletxe aurretik.
12:00etan Mokadutxoa Elexaldeko plazan, Auzo elkartearen eskutik.
13:00etan Meza Elexaldeko elizan.
Jarduera honen laguntzaileak:
Peña Santa Cruz
Zabalganeko ostatua
Txoko Mozoilo
Txoko Jostaleku
Txoko Barrengorri
Pepeto Kultur Elkartea
Maiatzak 20, igandea, 18:00etan:
Kale antzerkia, herrian zehar, Gazte Asanbladaren eskutik