Galdakaok Burdin Hesiari buruzko liburuxka aurkeztu du, Memoria Historikoa berreskuratzeko zati gisa, ezagunagoa izan dadin

Galdakaoko udalak asteazken honetan liburuxka bat aurkeztu dute udalerritik igarotzen den Burdin Hesiko zatiak sustatzeko asmoz. Izan ere, 1000 ale argitaratu dira interesa duten guztientzat (ale bat Esan bulegoan jaso dezakezu).

"Ibilbidean bertan gabiltzala argitalpen hau eskuko programa gisa erabili ahal izango dugu, gure udalerriko Burdin Hesiaren zatia denontzat ezagunagoa izan dadin", azpimarratu du Errupin Jauregi arloko zinegotziak.

Liburuxka hau Galdakao Gora elkartearen eta Galdakaoko udalaren arteko lanaren emaitza da, bertan Burdin Hesian, informazio-panelen bitartez, hedaturik dagoen seinalizazio-lan guztia paperean jasotzen delarik.

Galdakaoko udalak seinalizazio eta orientazio lanak urtarrilean amaitu zituen Burdin Hesiko zati batean, ibilbide horretako mugarri desberdinei buruzko informazioa jasotzeko zazpi panel erantsiz. Era berean, "QR" panel kodeak erantsi dira mugikorren bidez ere kontsultatu ahal izateko, kontsulta udalaren web-orrian dagoen Memoria Historikoari buruzko atalera bideratuz (www.galdakao.eus).

Era berean, berrogeita hamar seinale inguru instalatu dira, interesa dutenek zati hori egin ahal izatea laguntzeko, bertan mantenu-lan berri bat egina dagoelarik (sasiak garbitu eta ibilbidea egokitu).

Panel informatiboak ondoko gaiak jasotzen dituzte:

Herritarrentzako babeslekua / Refugios para la población

Lubakia / Trinchera

Lubaki estalia / Trinchera cubierta

Metrailadore-habia / Nido de ametralladora

Babesleku militarra / Refugio militar

Gotorlekua fusilarientzako galeriekin / Fortín con galerias de fusileros