Galdakaok Burdin Gerrikoaren bunker batzuk berreskuratu ditu eta larunbat hoentan eta maiatzaren 26an erakutsiko ditu ibilaldi gidatuetan

Kultura

Galdakaok bunker batzuk berreskuratu ditu jende guztiak ikus ditzan. Larunbat honetan, maiatzak 19, lehenengo ibilaldia egingo Elexalde, Olabarri eta Altamiratik zehar. Aldiz, maiatzaren 26an, bigarren ibilbidea egingo da, kasu honetan, Bekea aldetik. Berreskuratu ahal izan dira Galdakao Gogora taldearen eta Galdakaoko Udalaren, hala nola auzo elkarteen arteko lankidetzari esker. Bunkerretako bisitaldi gidatu hauen programa honakoa da: Maiatzak 19, larunbata, 09:00etatik 13:00etara. Ibilaldia Burdin Gerrikoko bunkerretatik, Elexalde, Olabarri eta Altamira ingurutik, Elexalde Elkartea eta Ganguren Mendi Taldeak koordinaturik. Irteera: 09:00etan Kurtzeko plazan, Udaletxe aurrean. 12:00etan Mokadutxoa Elexaldeko plazan, Auzo elkartearen eskutik. 13:00etan Meza Elexaldeko elizan. Jarduera honen laguntzaileak: Peña Santa Cruz Zabalganeko ostatua Txoko Mozoilo Txoko Jostaleku Txoko Barrengorri Pepeto Kultur Elkartea Maiatzak 26, larunbata, 09:00etatik 13:00etara: Ibilaldia bunkerretatik 2. 09:00etan Ibilaldia Bekeako bunkeretatik. Irteera: 9:00etan Kurtzeko plazan, Udaletxe aurrean. 12:00etan Mokadutxoa Bekea auzoan. Jarduera honen laguntzaileak: Peña Santa Cruz Zabalganeko ostatua Txoko Mozoilo Txoko Jostaleku Txoko Barrengorri Pepeto Kultur Elkartea