- Castellano
- Euskera
Galdakaok 1937an jasandako bonbardaketa nagusiaren urteurrena bideo batekin eta lore eskaintza xume batekin gogoratu du udalak
Galdakaok gaur 83 urte jasan zuen bonbardaketa gogorra bideo bat argitaratuta eta lore eskaintza xume bat eginda gogoratu ditu Galdakaoko Udalak.
15 hildako eragin zituen erasoa ahanzturan gal ez dadin, bonbardaketa bizi izan zuten herritarren testigantzak jasotzen dituen Galdakao 1937-Maiatzaren 19ko Sarraskia bideo laburra kaleratu du Udalak, besteak beste Galdakao Gogora elkartearen eta Josi Sierraren laguntzarekin. Guztiei eskertu nahi die emandako laguntza.
Lore eskaintza xume bat ere egin du gaur eguerdian, hegazkin alemaniar eta italiarrek Francoren aginduz jaurtitako bonben artean hildako gehien eragin zituen leku berean: Plazakoetxeko monolitoaren ondoan. Bertan zegoen babeslekuaren sarrerara botatako bonbak hil zituen, gaurko egunez, 15 galdakoztar. 1937ko udaberrian Galdakaoren aurka airez egindako 16 erasoek hamarnaka hilotz gehiago utzi zituzten.
Xumea izan da gaurko ekitaldia, egoerak hala behartuta. Udalak orduko biktima guztien ondoan fisikoki egoteko nahia zuen arren ordezkari bakarraren bitartez adierazi die aitortza guztiei, osasun alarma egoerak eskatzen dituen neurriak bete nahian, eta datozen urteetan herritar guztiei zabalik egongo den bestelako ekitaldia egiteko esperantzarekin.
Galdakao 1937-Maiatzaren 19ko Sarraskia bideoa: