- Castellano
- Euskera
Francisca Ereñoren argazki bilduma Udalaren artxiboan dago ikusgai, bere ilobak egindako dohaintza bati esker
Dagoeneko ikusgai dago Francisca Ereño Sarrionandia (1920-2006) andrearen argazki funtsa partikularra. Hemen dago ikusgai usansolotarraren bilduma bere ilobak, Anton Arrizabalagak, egindako dohaintzari esker.
Oletxe kaleko 40. zenbakian dagoen geltokiko tabernan jaio, bizi eta hil zen Ereño, eta Labea, Arteta eta Usansoloko etxe eta baserri zaharren argazkiak bildu zituen. Don Clemente apaizari enkargatu zizkion lanak hasiera batean eta ondoren, Horacio Medina Usansoloko argazkilariari. Baserri horietako asko egungo AP8 autobidea eraikitzerakoan desagertu ziren.
Pasa den martxoan jarri zen martxan udal artxiboa, “udala bikaintasunaren bidean” jarriz. Ordutik gero eta artxibo gehiago ditu, eta Francisca Ereñoren argazkiek ere artxiborako deskribapen normalizatuak eta unibertsalak dituzte, eta euskaraz.
Herritarrek Udalaren dokumentazioa zuzenean online eskuratzeko Bizkaian dagoen aukera bakarra da Galdakaokoa. Eta, azkenik, artxibo lanetarako nazioartean erabiltzen den tresna erabiltzen duen lehenengo udala izan da EAEn.
Artxiboa osatu eta hobetzeko helburuz, herritarrei dei berezia egin diete zuzenketak aurkeztu, informazio gehigarriak helarazi edota dohaintzak egiteko, euren eskuzabaltasuna eskertzearekin batera.