- Castellano
- Euskera
Aste honetan "Gerra Zibila eta literatura"ri buruzko zine-foruma eta hitzaldia izango dira Galdakaon, Oroimen Historikoari lotutako azken ekintzak
Kultura
Aste honetan "Gerra Zibila eta literatura"ri buruzko zine-foruma eta hitzaldia izango dira Galdakaon, Oroimen Historikoa berreskuratzeari lotutako azken ekintzak, udalerri honek Gerri Zibilean (1936-1939) jasandako bonbardaketen 75. urtehurrenean. Aste honetako programa honakoa da . Ekainak 19, asteartea. 19:30ean. Torrezabalen. Zine-foruma "Prohibido recordar" dokumenatalaren emanaldiarekin. Bertan zuzendariak egongo dira, Josu Martínez eta Txaber Larreategi. . Ekainak 21, osteguna. 19:30ean. Torrezabalen. Hitzaldi-solasaldia, gaia: "Gerra Zibila eta literatura". Bertan idazle ospetsuek parte hartuko dute, Julen Gabiriaren koordinaziopean.