Aste honetan "Gerra Zibila eta literatura"ri buruzko zine-foruma eta hitzaldia izango dira Galdakaon, Oroimen Historikoari lotutako azken ekintzak

Kultura

Aste honetan "Gerra Zibila eta literatura"ri buruzko zine-foruma eta hitzaldia izango dira Galdakaon, Oroimen Historikoa berreskuratzeari lotutako azken ekintzak, udalerri honek Gerri Zibilean (1936-1939) jasandako bonbardaketen 75. urtehurrenean.
Aste honetako programa honakoa da
. Ekainak 19, asteartea. 19:30ean. Torrezabalen. Zine-foruma "Prohibido recordar" dokumenatalaren emanaldiarekin. Bertan zuzendariak egongo dira, Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
. Ekainak 21, osteguna. 19:30ean. Torrezabalen. Hitzaldi-solasaldia, gaia: "Gerra Zibila eta literatura". Bertan idazle ospetsuek parte hartuko dute, Julen Gabiriaren koordinaziopean.