Andrés Sorel idazlea bihar barikuz Oroimen Historikoari buruzko solasaldi batean parte hartuko dau 18:30ean hasita Gandasegin

Komunikazioa

Galdakao Bizirik eta Galdakao Gogora elkarteek antolaturik, Andrés Sorel idazlea bihar barikuz Oroimen Historikoari buruzko solasaldi batean parte hartuko dau 18:30ean hasita Gandasegin. Ekimen hau herritar guztiei zabalik dago, Oroimen Historikoa berreskuratzen laguntzeko Galdakaon aurten aureikusitako ekintzen markoan.
"Andrés Sorel nobelagile gisa jardun luzea dauka egina, saiakera ere landu duelarik. Beti ideia aurrerazaleekiko konpromisoa agertu izan du, gizakiaren eskubideen defentsan, munduarekin lotutako baloreak, boterearen katebegietatik hurrun, gizarte hau atzearbuletarik gabe eskastuz", ondoen ezagutzen dutenek aurkeztuko dute.
Intelektual honek profesionalki zein pertsona mailan ibilbide luzea dakarkigu:
. Espainiako idazleen elkarte kolegiatuko idazkari nagusia eta Rrepública de las Letras aldizkariko zuzendaria.
. Radio España Independienteko korrespontsala (Radio Pirenaica) 1961etik 1972ra.
. Parisen exiliatuta zegoela espainiar emigratzaileei zuzendutako Información Española argitalpenean zuzendari lanetan aritu zen.
. Liberación egunkariko fundatzailea, presidentea eta Kulturako arduraduna.
. 50 literatur-lan eta saiakeratik gora egin ditu.