- Castellano
- Euskera
Alderdi politikoek asteazken honetan Galdakaoko Oroimen Historikoaren berreskurapenari buruzko gaia aztertuko dute Gandasegin izango den mahai-inguruan
Komunikazioa
Alderdi politiko garrantzitsuenen ordezkariek asteazken honetan, ekainak 6, Galdakaoko Oroimen Historikoaren berreskurapenari buruzko gaia aztertuko dute Gandasegi HIko gela balioaniztunean izango den mahai-inguruan, 19:00etan, Galdakao Gogora eta Udal honen artean antolatutako ekitaldian. Eztabaida-mahai honetan ondoko ordezkariek parte hartuko dute: Aitor Esteban, EAJ-PNVko diputatua Kongresuan. Joxean Agirre, Ezker Abertzalearen Oroimen Historikoaren arduraduna. Vicente Reyes, parlamentario del PSE - EEko parlamentaria Nerea Llanos, PPko parlamentaria. Mikel Arana, Ezker Anitza - IUko parlamentaria Marina Bidasoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Baliabideen Zuzendaria (EA). Azkenean, txanda izango du publikoak eztabaidan parte hartu ahal izateko.