Alderdi politikoek asteazken honetan Galdakaoko Oroimen Historikoaren berreskurapenari buruzko gaia aztertuko dute Gandasegin izango den mahai-inguruan

Komunikazioa

Alderdi politiko garrantzitsuenen ordezkariek asteazken honetan, ekainak 6, Galdakaoko Oroimen Historikoaren berreskurapenari buruzko gaia aztertuko dute Gandasegi HIko gela balioaniztunean izango den mahai-inguruan, 19:00etan, Galdakao Gogora eta Udal honen artean antolatutako ekitaldian.
Eztabaida-mahai honetan ondoko ordezkariek parte hartuko dute:
Aitor Esteban, EAJ-PNVko diputatua Kongresuan.
Joxean Agirre, Ezker Abertzalearen Oroimen Historikoaren arduraduna.
Vicente Reyes, parlamentario del PSE - EEko parlamentaria
Nerea Llanos, PPko parlamentaria.
Mikel Arana, Ezker Anitza - IUko parlamentaria
Marina Bidasoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Baliabideen Zuzendaria (EA).
Azkenean, txanda izango du publikoak eztabaidan parte hartu ahal izateko.