"1937, gogoaren bidezidorretatik" antzezlana ikusi ahal izango da Torrezabalen apirilaren 27an, dantza bidez Gerra Zibileko haurrak omentzen duena

Kultura

Datorren apirilaren 27an, "1937, gogoaren bidezidorretatik" antzezlana ikusi ahal izango da Torrezabalen, Kukai-Tanttka konpainiaren eskutik, dantza bidez Gerra Zibileko haurrak omentzen duena. Antzerkiko IV Donostia Saria lortu zuen eta VII Max Sarietarako izendatuta egon zen errebelazio-ikuskizunen kategorian. Antzezlan hau, "Galdakao gogora" eta Galdakaoko Udalaren artean, Oroimen Historikoa berreskuratzearen alde, burrukaldi zibilean (1936-1939) Galdakaon jasandako bonbardaketen 75. Urteurrenean , antolatutako ekintza-programaren barruan dago