- Castellano
- Euskera
1936tik izandako giza eskubide urraketen bilduma den Galdakao Oroimena webgunea aurkeztuko dute bihar Udalak eta Aranzadik ekitaldi publikoan
Galdakaoko Udalak bi urte darama Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, galdakoztarrek historian zehar arrazoi politikoak tarteko jasan dituzten errepresioak ezagutu eta biltzeko lanean.
Egia, justizia eta erreparazioa nazioarteko eskubidea oinarri hartuta, euren eskubideak urratuta ikusi dituzten herritarren izen-abizenen bila aritu dira Aranzadiko adituak, galdakoztarren testigantzak batzen. Horretarako, Oroimen bulegoa zabaldu zen iazko urrian, eta Aranzadi lekukotzak hartzen aritu zen hilabete osoan zehar.
Webgune batean jaso da herritarrek kontatu dutena, eta bihar aurkeztuko da Oroimenaren webgune hori jendaurrean. Prozesuak zabalik jarraitzen du, hala ere, eta testigantzak emateko aukera zabalik dago oraindik. Bihar bertan, horretarako hitzorduak jartzeko aukera egongo da aurkezpen ekitaldiaren amaieran.
Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariek eman zioten babesa proiektuari, eta herritar guztiak daude aurkezpenera gonbidatuta.
Honakoa da hitzordua:
- Bihar, otsailak 2, osteguna
- 19:00etan
- Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan