- Castellano
- Euskera
Artxibatze Historikoa
1931ko eta 1936ko Korporazioen omenaldia
Kategoria:
2013ko urrian, Galdakaoko udalak 1931 eta 1936an Korporazio honen hautetsiei, "orduko urte gatazkatsuetako estatu kolpe frankistak piztu zuen Gerra Zibilaren ondorioz, Galdakaoko herriaren ordezkari demokratiko lez bete behar zute lana zapuztuta geratu zitzaien" pertsona haiei omenaldia egin zien, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ordutik jarrita dagoen plakak jasotzen duen bezala.
Galdakaoko emakumeen eskutik 1936-1960
Kategoria: Liburua
Liburu hau Galdakaoko udalaren Berdintasun Arloak bultzatu zuen, 2007an argitaratuz. Argitalpena 20016an egindako ikerlanaren emaitza da eta, hain zuzen ere, 1936. eta 1960. urteen artean, emakumeek Galdakaoko historiari egin zioten ekarpena ezagutzeko eta udalerriko garapen ekonomikoan eta sozialean bete zuten papera ikusarazteko helburuarekin egindako lana izan zen.
Liburu honen ale bat duzu Galdakaoko udal liburutegietan.
Leizaola´tar Karmel Euzko Ikastola
Kategoria: Liburua
Galdakaoko udalak, Plazakoetxe auzoan, 1934an sortu zen Galdakaoko ikastolaren historiari buruzko liburua argitaratu zuen 2015ean, bereziki, Monika Lekunberriren bizitzan azpimarra jarriz (1910-5-4 / 1987-4-14). Izan ere, belaunaldi galdakoztar batzuen andreñoa izan zen bera eta hamarkadetan euskararen alde lan egin zuen, lehenengo ikastola Galdakaon sortzeko hazia jarriz eta udalerriko bizitza soziokulturala bultzatuz. Liburua Gregorio Arrienek eta Ikastolako ikasle ohiek egin zuten.
Liburu honen ale bat duzu Galdakaoko udal liburutegietan.
Bazen behin Galdakaon…
Kategoria: Liburua
Ezaguna zan hainbat argazki sakabanaturik egozala eta beste hainbat, zoritxarrez, betiko desagertuta dagozala. Halanda ze, Galdakaoko udala gure historia hurbileko hozkak ordenatzea planteatu zan. "Bazen behin Galdakaon." izenburua daroan liburua, Cirilo Dávilak egina eta 2005ean argitaratu zana, udalerri hau zelangoa zanaren ganeko estraineko hurbilketa bisuala izan zan. Izan be, herri baten memoria garai desbardinen testuingurua islatzen daben irudietan datza. Geure-geurea lez bizi izan dogun herriko historia baten adinak dira, guk baino lehenago, gure arbasoek bizi izan ebena.
Liburu honen ale bat duzu Galdakaoko udal liburutegietan.
Galdakaoko memoria historikoa
Kategoria: Liburua
2007. urtean, Galdakaoko udalak "Galdakaoko memoria historikoa" liburua argitaratu zuen, Cirilo Davila egilearen eskutik. Liburu honetan gatazka zibila (1936-1939) jasan zuten galdakoztarren lekukotzak jasotzen dira, baita borroka hartako gerra-garaiko kronikak ere. Era horretan, besteak beste, trintxeretan borrokatu, haurtzaroan ingalaterrara emigratu edo Galdakaoko bonbardaketan bizirik atera zen jendearen ahotsa berreskuratzen da. Liburu honek gerra-garaiko bestelako kronikak ere berreskuratzen ditu, kasurako, Steer edo Heminway-renak, gerra haren ankerkeria mundu osora zabaldu zuten idatziak jasoz.
Galdakaoko udal liburutegietan duzu liburu honen ale bat.
Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak
Kategoria: Plaka
"Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak" erakusketa 2007. urtean egin zen, Oilarra Kultur Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak bultzaturik. Horrela erakusketa-programa zabalago baten bidea hasi zen Memoria Historikoa berreskuratzearen alde. Erakusketa 2012an are handiagoa izan zen, Galdakao Gogora elkarteak eta Galdakaoko udalak egindako ekarpenak bilduz. Sarritan isilarazi zaigun historia azaleratzeko lan hau gaur egun ere baliagarria dugu, izan ere, ikerketa eta dokumentazio-lan bikaina baita.
Galdakaoko Oroimen Historikoa
Kategoria: Musika (CD)
Juan Carlos Urizar konpositoreak, Galdakaoko udalak bultzatutako ekimenarekin bat egin zuten hainbat pertsonen laguntzaz, Memoria Historikoaren omenez sortutako obra musikala da, iraganeko eta inoiz ere ahaztu ez den garaiko birsorkuntza musikala. Horrela, memoria ardatz hartuta, sasoi hartako atea sentimenduaren eta musikaren bitartez ireki dezakegu.
Musikako CD honen ale bat Galdakaoko udal liburutegietan duzu.
Bazen behin Galdakaon… (II)
Kategoria: Liburua
Cirilo Davilak eta Eduardo Madinak egindako liburu honetan, Galdakaoko antzinako argazkiak eta bakoitzari buruzko informazioa biltzen dira. 2008ko liburu hau, 2006an egindako estrainekoaren bigarren bolumena da. Album familiar honek gure memoriaren zati handi bat gordetzen du.
Liburu honen ale bat duzu Galdakaoko udal liburutegietan.
Bideoak
Galdakaoko udalak eta Galdakao Gogorak egindako bideo mapping-a
Galdutako udaberria dokumentala (egilea:Josi Sierra)
Bengoetxe institutuko DBH 1. mailako ikasleek egindako lan bat