Memoria historikoaren berreskurapena Galdakaon

2006. urtean, Galdakaoko udalak Memoria Historikoa gure udalerrian berreskuratzearen aldeko adierazpen instituzionala onartu eban. Ordutik hona, ekimen desbardinak bultzatu dira, udalak berak edo Galdakaoko jendarte zibilak lagundurik, adierazpen instituzional haren funtsezko mezuan aurrera egiten jarraitzeko.

Memoria historikoa berreskuratzearen helburua da, herriek, iraganak irakatsitakoaz, etorkizunari aurre egin ahal izatea; demokraziarako, bakerako eta gerren aurkako prestakuntza eta heziketa didaktikorako ariketa praktikoa bihurtuz.

Udalaren web-orriko atal honetan, Galdakaoko udalak, gure udalerriko historia hurbila ulertzen eta batzen daben lan desbardinak bildu eta partekatzen dau.

Berriak