Bilatzailea:

Zerbitzuak | Euskara |

Euskaraz bizi

Euskaraz bizi

Ikus azpimenua

Ludotekak

Ludotekak, haur eta gazteentzako pentsatutako ekipamendu soziokulturalak dira, eta beren eginkizun nagusia jokoaren bidez nortasuna garatzen laguntzea da, beti ere giro euskaldunean. Horretarako, haur jokoak bultzatu eta suspertu egiten ditu; erabiltzaileei beharrezko elementu materialez gain jokorako beharrezkoak diren laguntzak eta lagunak eskaintzen dizkie. Marko horretan, ludotekak, biztanleak herriko bizitzan parte hartzeko tresna eta baliabide nagusietako bat izango dira.

Galdakaon ludoteka zerbitzu bi ditugu:


USANSOLOKO LUDOTEKA
Unkinako plaza z/g
POXPOLIN LUDOTEKA
Urtebieta auzoa

Nori zuzenduta daude?

Ludotekak, Galdakaon bizi diren 3 eta 13 urte bitarteko adina duten haurrei zuzenduta daude. Parte-hartzaile guztiek izena eman beharko dute, ludotekaren funtzionamenduaren segimendua egin ahal izateko. Fitxategi bat beteko dute euren datu pertsonalekin (izena, adina, helbidea, telefonoa) eta eskolako datuekin (ikastetxea, eredua, ikasturtea). Fitxa hori bete ondoren bazkide karneta emango zaie, eta momentu horretatik aurrera nahi dutenean har dezakete parte Ludotekako ekintza guztietan.

Zer aurki dezakegu Ludoteketan?

  • Joko eta jostailuak maileguan uzteko arloa (joko kooperatiboak, ez sexistak, ez biolentoak...).
  • Irakurketa sustatzeko txokoa.
  • Plastika eta esku lan arloa.
  • Tradiziozko eta Animaziozko jokoen arloa.
  • Festa eta ospakizunen arloa.

Egutegia eta Ordutegiak

Ludotekak urtarriletik abendura egoten dira zabalik, abuztuan izan ezik. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Gabonetako eta Aste Santuetako opor garaietan goizez ireki daitezke, 11:00etatik 14:00etara.

Uztailari dagokionez, hiri udaleku programa bat jartzen da martxan, programazio erakargarri batekin eta gehienbat kanpoko ekintzak antolatuz.