Galdakaoko hiru Udal Liburutegietako edozeinetan utzitako materialak mailegatzea librea eta doakoa da herritar guztientzat.
Etxerako mailegu-zerbitzua erabiltzeko erabiltzaile-agiria aurkeztu behar da. Agiri horrek balio du sareko edozein Liburutegitan.
Agiri hori lortzeko mailegu-zerbitzuan ondokoa aurkeztu behar da:
Etxerako mailegatzen da Liburutegiaren jabetzako bilduma osoa, ondokoak izan ezik:
Irakurle bakoitzak hiru dokumentu maileguan hartzeko eskubidea izango du.
Gainera, hiru Liburutegietan, hainbat jarduera egiten dira irakurzaletasuna bultzatzeko, tailerrak, ipuinaren ordua eta abar.
www.euskadi.net/katalogobateratua
Sare barruan dauden liburutegi guztietako bildumetara iristeko modua duzu, katalogo koltektiboa kontsultatu, maileguak eskatu, itzultzeko datak luzatu, iradokizunak egin, erreserbak egin, hala nola, bilduma handitzeko, ale berriak erostea proposa daitekeelarik.
Galdakaoko Liburutegi Publikoek ondoko helburu nagusiak dituzte: informazioa, prestakuntza eta asialdiari dagokienez, Galdakaoko bizilegunek dituzten beharrizanei erantzun egokia ematea eta irakurzaletasuna sustatzea.
Gure komunitatearen oinarrizko euskarri kulturala eta informatiboa izan nahi dugu, beti ere herritarren zerbitzura.
Galdakaoko hiru Liburutegiek 63.120 dokumentuko bilduma eskaintzen dute, liburu eta material berezien artean: bideoak, CD-rom, DVD, CD.
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Galdakaoko hiru Udal Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, Euskadiko liburutegiek osatzen duten sarean gaude. Erabiltzaile-agiri bakarrarekin, erabiltzaileek aukera ugari dituzte. Adibidez, agiri berriaren bidez, Euskadiko liburutegi ia guztietara sar zaitezke, funtsak Internet bidez kontsulta daitezke. Horrela, herritarrak Euskadiko Liburutegi Publikoen funts bibliografikoetara errazago sartu ahal izango dira.
Nobedade handiena da hori guztia etxetik bertatik ere egin ahal izango dela ondoko helbide elektronikoaren bitartez: www.euskadi.net/katalogobateratua. Erabiltzaileak bilaketa bakarrez jakin dezake zenbat lan dagoen interesatzen zaion gaiari buruz baita zein liburutegitan dagoen ere.