Bilatzailea:

Zerbitzuak | Kultura |

Kultur-jarduerak

Kultur-jarduerak

Ikus azpimenua

La cultura ha tomado protagonismo en Galdakao en los últimos años. Apuestas como Kaiola Festibala, Sormene, Etxeko plaza edo Torrezabal Kultur Etxea bete duten artisten emanaldi aipagarriak dira Galdakao kultura maite eta kontsumitzen duen herria dela erakusten dutenak. Datuek erakusten dute kultur eskaintza inoiz baino zabalagoa eta askotarikoagoa dela. Herritarren erantzuna ere ezin hobea da, Torrezabal kultur etxea inoiz baino publiko gehiago izaten ari baita: pandemia gorabehera, batez besteko okupazioa % 65ekoa izan zen 2020an, eta % 61ekoa 2021ean; aurreko urteetakoa, berriz, % 40koa izan zen.

Galdakaoko Udaleko Kultura Sailak eskaintzen dituen kultur jarduerak:

  • Zinemako pelikulen emanaldia, haur eta helduentzat, ostiraletik astelehenera Torrezabal Kultur Etxean.
  • Eskenatokiko arteen programazioa (antzerkia, musika, kontzertuak, errezitalak...) Torrezabal Kultur Etxean.
  • Erakusketak. Gai desberdinetako erakusketen urteko programa, Torrezabal Kultur Etxean eta Txapelena Baserrian.
  • Arte eta Artisautza Ikastaroak. Adin guztietarako (eskulanen ikastaroak, larrua, zumea, pintura, dantza, sukaldea...).
  • Sukaldaritza Masterclassak.Jose Miguel Olazabalaga goi mailako sukaldariak eskaintzen dituen sukaldaritza ikastaroak HEMEN HURRENGO SAIOAK (URRIA ETA AZAROA 2022)
  • Biblioteken animazio eta susperketa programak.
  • Lehiaketak (komikiak, jaien kartel iragarlea, pintura).
  • Gabonetako programa. Kultur eta jai egintzen programazioa (Erregenetako Kabalgata).
  • Herriko eta Auzoetako Jaiak. Santakrutzak Herriko Jaien programa prestatzea eta egintzak eta azpiegiturak antolatzea, hala nola, auzoetako batzordeei laguntza izatea subentzioak eta laguntza teknikoa emateko.
  • Laguntzak Elkarteei: Elkarteen Udal lotura Udal Erregistroan inskribaturik dauden Kultur Taldeek eskatutako subentzioen tramitazioa, bai urteko Programetarako bai Programa konkretuetarako, 1994-05-31n onetsitako Subentzioak Ematea Arautzen duen Ordenantzaren arabera.