Bilatzailea:

Izapideak |

Musika eskola

Musika eskola

Diru-laguntza eskaera bat aurkeztea Galdakaoko Musika Jardueretarako Udal Zentroan ikasten ari diren ikasleentzat, dagokion deialdia argitaratu ondoren.

Emandako diru-laguntzaren helburua zerbitzua jasotzeko ikasleek ordaindu behar duten prezio publikoaren zati bat konpentsatzea izango da, ikasleen familien egoera ekonomikoa eta bizikidetza-unitateko kideen kopurua lehentasunezko puntutzat hartuta, dagozkion oinarri arautzaileen arabera.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Galdakaoko abesbatza-taldeentzako dirulaguntza-eskabidea, dagokion deialdia argitaratu ondoren.

Dirulaguntza honen helburua eta ondorioak interes publiko eta soziala dakarten jarduerak finantzatzea da, bai eta udalerriko bizitza kulturala aberastea ere, erakunde autonomoaren xedearekin zuzenean lotuta.

Horrela, musika-hezkuntza sustatzen da, jarduera horiek udalerrian musika-ingurunera zuzenean proiektatzen duten interesa balorazio-irizpide gisa hartuta.

Telematiko

Izapide honen bidez, interesdunak Musika Eskolako areto eta/edo geletako baten erabilera puntuala edo aldi baterakoa eskatu ahal izango du.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide honen bidez, interesdunak informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatu ahal izango du, Musika Eskolaren esku dauden edukiak edo dokumentuak ezagutzeko, legezko muga batzuekin, eta, betiere, eraginpean egon daitezkeen hirugarrenen datu pertsonalak babesten direla zainduz.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide honen bidez, interesdunek zerbitzuak ematearekin lotutako kexak, iradokizunak eta zorionak aurkez ditzakete.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide honen bidez, interesdunek zerbitzuak ematearekin lotutako kexak, iradokizunak eta zorionak aurkez ditzakete.

Erakundeak ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko herritarren asebetetze-maila, gogobetetze-eza eta ekimenak bildu nahi dira.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide horri esker, interesdunek euskaltegiak emandako zerbitzuetan alta edo baja eman ahal izango dute eta/edo ondorengo edozein aldaketa egin ahal izango dute.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide honi esker, interesdunek Musika Eskolak emandako zerbitzuetan alta edo baja eman ahal izango dute eta/edo ondorengo edozein aldaketa egin ahal izango dute.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide honi esker, interesdunak eskola-orduak aldatzeko edo taldez aldatzeko eska dezake.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Interesdunak idatziz jo dezake erakundera, inprimaki orokor normalizatua betez. Inprimaki hori berariazko formulariorik zehaztu ez duen izapide guztietan erabiliko da.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide honen bidez, abian den espediente bati dokumentazioa eta/edo alegazioak aurkezteko aukera ematen da, erakunde honek eskatuta edo hasita dagoen prozedura batean dokumentazioa aurkeztu nahi duen interesdunaren ekimenez.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Interesdunek errekurtsoa jarri ahal izango dute Administrazioan bertan, auzitegietara, ebazpenetara eta izapide-egintza jakin batzuetara jo beharrik izan gabe. Ebazpenak eta izapide-egintza jakin batzuk berrikusteko ere eskatu ahal izango dute, bai eta kargak ezartzen dituzten edo kalterako diren egintzak errebokatzeko ere.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Aurrez aurreko (edo telefono bidezko) hitzordua eskatzea Musika Eskolako langileekin.

Telematiko Telefoniko Aurrez aurrekoa

Izapide honen bidez, interesdunek izena emango dute Musika Eskolak bere langileen lanpostu hutsak betetzeko onartutako enplegu publikoaren eskaintza espezifikoko deialdi batean.

Interesdunak dagokion inskripzio-eskaera bidaliko du, horretarako onartutako oinarri arautzaile espezifikoetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

Telematiko Aurrez aurrekoa

Izapide honen bidez, Musika Eskolak deialdiaren xede den lan-poltsan edo lan-poltsetan sartzeko onartutako berariazko deialdi batean izena emango dute interesdunek.

Interesdunak dagokion inskripzio-eskaera bidaliko du, horretarako onartutako oinarri arautzaileetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

Telematiko Aurrez aurrekoa