Bilatzailea:

Zerbitzuak | Kirolak |

Kirol ekipamenduak

Kirol ekipamenduak

Ikus azpimenua

Udal kirol instalazioen abonua

Abonatutako erabiltzailetzat hartuko dira inskripzioa formalizatu eta onartu diren guztiak, baldin eta akreditazio-txartela badute eta kuota guztiak ordainduta badituzte. Abonatutako pertsonek Galdakaoko Udalak finkatutako kuotak ordaindu beharko dituzte. Kuota horiek urtero, sei hilean behin edo hiru hilean behin izango dira, sarrera-eskaera zein egunetan egiten duten kontuan hartu gabe. Abonatutako pertsonek instalazioetara libreki sartzeko eskubidea izango dute, baita kantxen alokairua murrizteko eskubidea ere.

Ordainketa eskatzeko, Urreta kiroldegiko atezaindegira joan behar da eta, eskaeraz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien NANa.
  • Familia-liburuaren fotokopia, seme-alabak inskribatzeko.
  • Alta eman beharreko familiako kide bakoitzaren argazki eguneratua.
  • Banku-helbideratzearen kasuan, banku-kartillaren 20 digituak dituen fotokopia.

UDAL KIROL TASAK


Kirol Instalazioak

UNKINAKO KIROLDEGIA
Helbidea: Meatzeta bidea, z.g.(Usansolo).
Telefonoa: 94 456 79 73
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 22:30era / Larunbatetan, 9:00etatik 22:00etara / Igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:00era eta 9:00etatik 15:00etara uztaila eta buztuan.
(30 minutu gehiago izango dira aldagelak erabiltzeko eta instalaziotik irteteko)
  • Frontoi estalia.
  • Igerileku girotua.
  • Polikiroletarako kantxa estalia.
  • Belar artifizialeko futbol-zelaia, futbol 11 eta futbol 7rako.
  • Sauna.
ELEXALDEKO KIROLDEGIA
Helbidea: Elexalde auzoa z.g..
Telefonoa: 94 456 30 43
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 22:00etara / Larunbatetan, 9:00etatik 20:00etara / Igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 14:00etara.
(30 minutu gehiago izango dira aldagelak erabiltzeko eta instalaziotik irteteko)
  • Frontoi estalia.
  • Polikiroletarako kantxa estalia.
  • Halterofiliako Gimnasioa.
URRETAKO KIROLDEGIA
Helbidea: Bizkai kalea z.g.
Telefonoa: 94 456 27 03
Faxa: 94 457 09 26
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 23:00etara / Larunbatetan, 9:00etatik 22:00etara / Igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:00etara.
(30 minutu gehiago izango dira aldagelak erabiltzeko eta instalaziotik irteteko)
  • Polikiroletarako kantxa estalia.
  • Igeritoki girotua, 8 kaleduna, eta ikasteko igeritokia, 17 m-koa.
  • 2 squash-kantxa, paddle-kantxa.
  • Gela polibalentea.
  • Gimnasio kardiobaskularra.
  • Rokodromoa+bulderra
  • Sauna.
ZUHATZUKO KIROLGUNEA
Helbidea: Zuhatzu auzoa z.g..
Telefonoa: 94 457 13 02
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 22:00etara / Larunbatetan, 9:00etatik 20:00etara / Igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 14:00etara.
(30 minutu gehiago izango dira aldagelak erabiltzeko eta instalaziotik irteteko)
  • Tenisko pista.
  • Paddleko pista.
  • Belar artifizialeko futbol zelaia.
UDAKO IGERILEKUAK
Helbidea: Elexalde auzoa z.g.
Telefonoa: 94 401 05 94
Ordutegia: ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara. Ekainaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik irailaren 30era, astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 20:00etara
(30 minutu gehiago izango dira aldagelak erabiltzeko eta instalaziotik irteteko)
  • Olinpiko eta Txipli-txaplazko igeritokiak.
  • Belar artifizialeko solariuma.
KURTZEA FRONTOIA
Helbidea: Kurtzeko plaza z.g.
Ordutegia: Astelehentik ostegunera eta partidu-programazioa ostiral, larunbat eta igandeetan.
  • 36 metroko frontoia.
  • 360 ikuslerentzako eserlekuak.
APERRIBAI FRONTOIA
Helbidea: Aperribai 38 - A.
  • 36 metroko frontoia.
ELEXALDEKO KIROLGUNEA
Helbidea: Elexalde auzoa z.g.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 22:00etara / Larunbatetan: 9:00etatik 20:00etara / Igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 14:00etara.
(30 minutu gehiago izango dira aldagelak erabiltzeko eta instalaziotik irteteko).
  • Belar artifizialeko futbol-zelaia.
  • Atletismoko pista.