Galdakaoko Gazte Programak gazteei zuzendutako jarduera-eskaintza bideratzen du "Gazte Topaguneak" (Indarra, Zabalik, Usansolo eta Aperribai), 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat. Jaurduera hauen bidez, Galdakaoko gazteriarengan emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna, droga-menpekotasunen prebentzioa, norbanakoen dibertsitate eta askatasunen begirunea edo ez-indarkeriazko jarrerak bultzatzea bezalako baloreak sustatu nahi dira. Hori guztia kolektibo horren emantzipazioa eta izpiritu kritikoa sustatzeko helburua orokorraren barruan legoke.