Bilatzailea:

Galdakao ezagutu | Jaiak |

Beste jai batzuk

Beste jai batzuk

Ikus azpimenua

Inauteriak


Erramu Igandetik 40 egun lehenago ospatzen dira. Euskal tradizio handiko jaiak dira. Sinbologiak garrantzi berezia dauka. Eguneroko errealitatearen errepresentazio satirikoa, dena nahasi eta barregarri bihurtzen da.

Okerkeriaren garbitasuna adierazten duen pertsonai magiko bat agertzen da Galdakaon, Mozolloker, eta hiru epaiketa izan ondoren, herriko plazan bertan erre egiten da. Mozoilo itxurako pertsonaia hori hamarkada asko daramatza galdakoztarren bekatuak purgatzen. Herriko gaitz guztien erruduntzat hartuko da, eta, horrela, herria gauza txar guztietatik salbatuko du, urtea edozein gaitzetik libre hasi ahal izateko.

San Juanak


Udako solstizioa ospatzeko jaiak dira (ekainaren 23ko gaua). Suak erritual eta konjuruekin pizten dira, urteko gaurik laburrena ospatzeko. San Juan bezperako jai-ekitaldietan garrantzi handia ematen zaio euskal mitologiari, eta sua da protagonista nagusia.

Nahiz eta 2020 eta 2021 urteetan ezin izan ziren normaltasunez ospatu Covid-19aren pandemia dela eta, ohikoa da herriko hainbat elkartek, Udalarekin lankidetzan, hainbat ekitaldi antolatzea gau horretara: kontzertuak, umeentzako jarduerak, erritualak eta konjuroak, eta, nola ez, Galdakaoko hainbat auzotan piztutako suak.

Olentzero eta Mari Domingi


Neguko solstizioaren jaia da (abenduaren 24ko gaua). Ekintza guztiak Olentzero eta Mari Domingi izeneko pertsonai mitologikoen inguruan mugitzen dira. Pertsonai hauek euskal mendietatik jaisten dira Jainkoaren jaiotza iragartzera eta, bide batez, opariak banatzen dituzte. Euskal Herrian gero eta finkatuago dagoen tradizioa dugu.

Urtero ohikoa da Olentzero eta Mari Domingi, «Napo» astoarekin eta «galtzagorri» nekaezinekin batera, gure herrian geldiune bat egitea eta gure kaleetan desfilatzen ikustea, haur eta helduen gozamenerako. Gabonetarako eskatu dizkieten opariak gogorarazteko aukera ez dute galtzen galdakoztarrek.

Mozoilo Eguna


Gure herriko jairik gazteena da, lehen edizioa 2015ean egin baitzen. Helburua galdakoztar nortasunaz gozatzea eta sustatzea da, baita euskara eta euskal kultura ere.

Duela urte gutxi, herriko hainbat kultur eta kirol elkartek, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, ekimen hau bultzatu zuten ekaineko lehen larunbatari jai giroa emateko.

Erregeak


Urtarrilaren 5ean Galdakaok Meltxor, Gaspar eta Baltasarren bisita jasotzen du. Gameluak Ekialdeko basamortuan utzi ondoren, ibilgailu original eta koloretsuen gainean ikus daitezke. Handik igarotzean, adin guztietako pertsonentzako gozokiz eta dibertimenduz beteko dituzte kaleak.

Udaletxeko plazan hasi ohi da kabalgata, sorpresaz beteriko ibilbidea eginez. Ekialdeko maiestateei laguntzen dieten haurrek kolorez eta folklorez dinamizatuko dute ibilbidea, kaleak musikaz eta gabonetako giroz betez.